Surf-a
Bigarren jardunaldia
San Miguel Pro Zarautz: Bi egun jarraian olaturik gabe
K.I.
Erredakzioa
Antolatzaileak ez daude kezkaturik olatuei dagokienez, ostegunetik igandera bitartean, olatu ederrak espero baitira.
WQS zirkuituko sei izarreko txapelketa honetan euskal partaidetza oparoa izango da, noski, etxeko txapelketa izanik. Alex Gironi, Borja Agote, Romain Laulhe, Marcos San Segundo, Eneko Acero, Txaber Trojaola, Norman Landa, eta Jatyr Berasaluze sartuko dira lehen kanporaketan. Bigarrengoan, berriz, Mario Azurza, Aritz Aranburu, Hodei Collazo, eta Igor Muniain.