Itxi

Surf-a

Surfa

Aritz Aranburu, WCT zirkuitutik hurbil

Erredakzioa

Zarauztarrak Willian Cardoso brasildarra irabazi du Supersurf Internationaleko finalean eta 3.000 puntu batu ditu WCT -ra itzultzeko urrats sendoa emanez.

Aritz Aranburu surflari gipuzkoarrak WCT&' || 'nbsp;zirkuitura itzultzeko urrats sendoa eman du Brasilen SUpersurf International lehiaketa irabazita,&' || 'nbsp;Rio de Janeiron burututako proba.

Zarauztarrak&' || 'nbsp;Willian&' || 'nbsp;Cardoso brasildarra irabazi zuen finalean eta 3.000 puntu batu ditu&' || 'nbsp;WCT -ra itzultzeko urrats sendoa emanez.

Lehengo astean bigarren izan zen Oakley Pro Rio txapelketan, eta aste honetako garaipenarekin, munduko sailkapeneko 33. postuan kokatu da, WCT zirkuitura sartzeko postu bakar batera.

Denboraldia amaitzeko lau txapelketa besterik ez dira falta eta surflari euskaldunak hurrengo hitzordua Kalifornian izango du Santa Cruzeko O''Neill Coldwater Classic proba.

Ondoren, Kanariar Uharteetako Santa Pro lehiatuko du eta hortik Hawaira abiatuko da Haleiwa eta Sunset Beach lehiaketekin amaitzeko.

Aipatutako lau lehiaketek "prime" maila dute, "kalitate goreneko" olatuak dituzten probak beraz.