Surf-a
Hawain
Surfa: Aritz Aranburu, WCT-rako azken trenaren bila
Jon Lopez
Erredakzioa
Zarauztarra WQS zirkuituko azken bi probetan arituko da ostiraletik aurrera Hawain, datorren denboraldian munduko 32 surflari onenen artean egoteko asmoarekin, alegia, WCT zirkuiturako sailkatzeko.
Aritz Aranburuk WQS zirukuituko azken txanpari ekingo dio ostiraletik aurrera. Oraindik ere WCT zirkiutuan sartzeko aukerak ditu zarauztarrak eta horixe bera izango da bere helburua, 32 surflari onenen taldera heltzeko behar dituen puntu adina biltzea azken bi probetan.
Hawain izango du lana zarauztarrak, azken bi probak bertan egingo baitira. Azken egunetan etxean izan da Aranburu atsedena hartzen eta baita entrenatzen ere, izan ere, erronka zaila edukiko baitu datozen egunetan, puntu askotxo bildu behar baititu.
Aritz Aranburu ez zen ondo aritu aurreko bi probetan, baina Reef Hawaiian Pro (azaroaren 12tik 24ra Alii&' || 'nbsp;Beachen) eta O''Neill&' || 'nbsp;World Cup (azaroaren 25etik abenduaren 6ra arte&' || 'nbsp;Sunset&' || 'nbsp;Beachen) lehiaketetara ilusioz gainezka iritsiko da zarauztarra, posiblea baitzaio 32 surflari onenen taldera itzultzea.&' || 'nbsp;