Surf-a
Billabong Pipe Mastersa
Surfa: Jeremy Floresek irabazi du WCTko azken proba
Erredakzioa
Frantziarrak Australiako Kieren Perrow (14.54/13.77) gainditu du. Kelly Slaterrek munduko bere hamargarren titulua eskuratu du aurten.
Jeremy Floresek irabazi du denboraldiko azken proba WCT zirkuituan, Andy Ironsen omenez egindako Billabong Pipe Mastersa. Finala zirraragarria izan da eta frantziarrak Australiako Kieren Perrow (14.54/13.77) gainditu du.
Kelly Slaterrek munduko bere hamargarren titulua eskuratu du aurten.
Finala:
1- Jeremy Flores (FRA) 14.54
2- Kieren Perrow (AUS) 13.77
Finalerdiak:
1: Jeremy Flores (FRA) 17.50 def. Kelly Slater (USA) 17.23
2: Kieren Perrow (AUS) 15.03 def. Dane Reynolds (USA) 6.83
Munduko sailkapena:
1. Kelly Slater (USA) 69000 puntu
2. Jordy Smith (ZAF) 52250
3. Mick Fanning (AUS) 44750
4. Taj Burrow (AUS) 42000
4. Dane Reynolds (USA) 42000
6. Bede Durbidge (AUS) 39000
7. Adrian Buchan (AUS) 37250
7. Owen Wright (AUS) 37250
9. Jeremy Flores (FRA) 35750
10. Adriano de Souza (BRA) 32000