Itxi

Surf-a

Denboraldiko bigarren proba

Surfa: Joel Parkinson, irabazle Bells Beacheko proban

Erredakzioa

Surflari australiarra onena izan zen egutegiko bigarren txapelketan. Fanning izan da bigarren eta hirugarren postuan berdinketa egon da Smithen eta De Souzaren artean.

Joel Parkinson australiarrak irabazi zuen Bells Beachen burutu zen proba. Egutegiko bigarren proba zen eta Joel Parkinsonek garaipena lortu zuen surf ikuskizun bikaina emanda.

Bigarren postua Mick Fanning australiarrarentzat izan zen eta hirugarren postuan berdinketa eman zen Jordy Smithen eta Adriano De Souzaren artean. Bestalde, egutegiko lehen proban garaile izan zen Kelly Slaterrek bosgarren postuan bukatu zuen Bells Beachen.

Munduko txapelketako sailkapenean Kelly Slater da liderra 15.200 punturekin, Joel Parkinson da bigarren 14.000 punturekin eta Jordy Smithentzat da hirugarren postua 13.000 posturekin.