Itxi

4. Etapa

4. Etapa

4. Etapa

Beasain - Markina-Xemein

Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri

EITB MEDIA

UAEko txirrindulari portugaldarra Izuako igoeran nabarmendu da -3,5 km-koa % 10,6ko maldarekin- eta garaipenarekin sailkapen nagusiko lidergoan kokatu da, Maximilian Schachmann Soudal Quick-Step taldeko alemaniarraren lekua hartuta.

1:27

Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak irabazi du Itzulia Basque Country lasterketako laugarren etapa ostegun honetan, 169,6 kilometroko ibilbidearekin, Beasain eta Markina-Xemein artean, Izuako mendate gogorrean nagusituz. Isaac del Toro taldekidea bigarren helmugaratu da, eta aurreko liderra, Maximilian Schachmann (Soudal Quick-Step), hirugarren, ia minutu erdi beranduago iritsi diren hainbat txirrindulariren multzoan.

Garaipen honekin, Almeida lasterketako sailkapen nagusiko lider berria ere bada. Schachman bigarren postura jaitsi da, 30 segundora, eta podiuma Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) alemaniarrak osatuko luke, 38 segundora.

Euskal ordezkaritzari dagokionez, Alex Aranburu (Cofidis) izan da berriz ere posturik onena lortu duena. Hirugarren etapa irabazita, bosgarren postuan iritsi da Markina-Xemeinera, sailkapen nagusiko zazpigarren postura igoz, liderrarengandik 1:37ra.

Ander Okamikak (Burgos) eta Txomin Juaristik (Euskaltel-Euskadi) eguneko ihesaldia harrapatu eta erasoa jo dute 80 kilometroren faltan, baina hamar bat kilometroz baino ezin izan dute mantendu abantaila. Hortik aurrera, 11 txirrindulariko taldea osatu da buruan, tropela ia bi minutura zegoela. Talde hori azken 17 kilometroetara arte mantendu da, Izua lehen mailako mendatera iritsi diren arte (3,5 km % 10,6ra).

Arrapalek 'oilar' gehienak ezinean jarri dituztenean, Almeidak egin ohi ez duen zerbait egin du; lehenengo jarri da, erritmoa handitzen joan da, eta, eraso lehor eta gogorrik gabe, aurrera egin du, buruan bakarrik geratu arte. Hortik aurrera, banakako erlojupeko moduan erakustaldia hasi du helmugaraino, eta inork ezin izan du harrapatu.

Aranburu saiatu da, jaitsieran, baina, une batez bakarrik joan den arren, azkenean jarraitzaileen taldera itzuli da. Segundo gutxi batzuk baino ez dizkiote murriztu Almeidari, argi zuena ez zuela gelditu behar helmugako marra zuria zeharkatu arte.

 

4. ETAPAKO SAILKAPENA

Itzuliko 4. etapako sailkapena.

Itzuliko 4. etapako sailkapena.

SAILKAPEN NAGUSIA

Itzuliako sailkapen nagusia.

Itzuliako sailkapen nagusia.