Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

6. etapa

Alberto Contador, Itzuliko txapeldun

Mikel Dominguez

Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak oso erlojupeko ona egin du, eta aurtengo mailari eutsita, Euskal Herriko Itzulia irabazi du. Tony Martinentzat izan da etapa.

Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) irabazi du Euskal Herriko Itzulia. Mendian indartsuena izan da, eta erlojuaren kontra onenen artean ibili da. Pintoko txirrindulariak berretsi du denboraldi honetako hobekuntza nabaria egin duela Euskal Herriko Itzuliko azken etapan, erlojuaren kontrakoan, saio bikaina eginez.

Espero bezala, Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du azken etapa. Munduko txapeldunak erakustaldia eman du, baina Alberto Contador ez da urrun ibili. Madrileko txirrindulariak Martinek baino 7 segundo gehiago egin ditu, eta sailkapen nagusirako lehian zebilen beste txirrindulariak, Michal Kwiatkowskik (Omega Pharma-Quick Step) baino 8 gutxiago. Ion Izagirre (Movistar) izan da eguneko ustekabea. Berea izan da denbora-tartea luzean behin-behineko denborarik onena, eta onenen artean bukatu du etapa: irabazlearengandik 41 segundora, eta Valverde bere taldeko liderra baino 21 segundo hobeto.

Martin eta Contadorren atzetik, Kwiatkowski poloniarrak osatu du azken etapako podiuma. Alejandro Valverde (Movistar) kanpoan geratu da. Murtziarrak kale egin du azken etapan, eta irabazlearengandik minutu bat baino gehiagora sartu da helmugan. Aurten, beraz, ez du etaparik irabazi Euskal Herriko Itzulian, eta sailkapen nagusiko podiumean ere ez da sartu. Astean zehar ikuskizun handia eskaini arren, damu izango du aurkariei lehenago alde handiagorik atera ez dielako.

Kwiatkoskik, berriz, erlojuaren kontra ere oso ondo dabilela erakutsi du beste behin denboraldi honetan, eta Pintokoaren saio onak bakarrik izan du traba Itzulia bereganatzeko. Jean-Christophe Peraudek (Ag2r), azken etapan 5. eginda, bereganatu du podiumeko hirugarren lekua. Ateetan geratu da Simon Spilak (Katiuxa), banakako proban denbora onnenetarikoa eginda.

Euskaldunik onena Mikel Landa (Astana) izan da. Hamalaugarren lekuan amaitu du arabarrak Euskal Herriko Itzulia, irabazlearengandik 3' 36''-ra.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 CONTADOR, Alberto TCS 21h 09' 11¿
2 KWIATKOWSKI, Michal OPQ 00' 49¿-ra
3 PERAUD, Jean-Christophe ALM 01' 04¿-ra
4 SPILAK, Simon KAT d.b.
5 VALVERDE, Alejandro MOV + 01' 07¿-ra
6 VAN GARDEREN, Tejay BMC 01' 56¿-ra
7 EVANS, Cadel BMC + d.b.
8 TROFIMOV, Yury KAT 02' 13¿-ra
9 PINOT, Thibaut FDJ 02' 14¿-ra
10 POELS, Wouter OPQ 02' 26¿-ra

6. ETAPAKO SAILKAPENAK

1 MARTIN, Tony OPQ 38' 33¿
2 CONTADOR, Alberto TCS 00' 07¿-ra
3 KWIATKOWSKI, Michal OPQ 00' 15¿-ra
4 SPILAK, Simon KAT 00' 16¿-ra
5 PERAUD, Jean-Christophe ALM 00' 35¿-ra