Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

2015/04/07

17:39

Euskal Herriko Itzulia 2021

2. etapa

Fabio Fellinek Matthews gainditu du esprintean

Erredakzioa

Italiarra izan da azkarrena Gasteizko esprintean. Gallopin izan da hirugarren eta Matthewsek lidergoari eutsi dio.

10:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fabio Felline (Trek Factory) italiarra nagusitu da Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan (175,4 kilometro Bilbo eta Gasteiz artean). Bera izan da esprinteko gizonik indartsuena.

Michael Matthews (Orica GreenEdge) liderra bigarren helmugaratu da eta hirugarren postuan Tony Gallopin (Lotto Soudal) frantziarrak bukatu du. Euren atzetik Pilliphe Gilbert (BMC), Kevin Reza (FDJ) eta Michal Kwiatkovski (Etixx-Quick Step) poloniarra sartu dira.

Amets Txurruka izan da etapako protagonistetako bat eguneko ihesaldian sartuta. Tropelak helmugarako 15 kilometroren faltan harrapatu ditu lasterketa buruko gizonak. Bigarren egunez jarraian irabazlea esprintean erabaki da, eta sailkapen nagusian aldaketarik ez.

3. etapa

Asteazken honetan hasiko da zalaparta Itzulian, hirugarren etaparekin. Jardunaldia Gasteizen hasiko da eta Zumarragan izango du helmuga. Ibilbidea bihurgunetsua izango da eta tropelak zortzi mendate puntuagarri gainditu beharko ditu.

Garrantzitsuena Antiaguakoa izango da eta txirrindulariek birritan igo beharko dute. Azkeneko aldapa 900 bat metrokoa da eta malda %20koa.

2. etapako sailkapena:

1. Fabio Fellini (ITA/Trek Factory) 4h32:32
2. Michael Matthews (AUS/Orica GreenEdge) d.b.
3. Tony Gallopin (FRA/Lotto Soudal) d.b.
4. Michal Kwiatkovski (POL/Etixx-Quick-Step) d.b.
5. Phillipe Gilbert (BEL/BCM) d.b.
6 Kevin Reza (FRA/FDJ) d.b.
7. Julien Simon (FRA/Cofidis) d.b.
8. Peio Bilbao (ESP/Caja Rural) d.b.
9. Valerio Agnoli (ITA/Astana) d.b.
10. Gianni Meersman (BEL/Etixx-Quick Step) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Michael Matthews (AUS/Orica GreenEdge) 8h29:39
2. Michal Kwiatkovski (POL/Etixx-Quick-Step) d.b.
3. Fabio Fellini (ITA/Trek Factory) d.b.
4. Tony Gallopin (FRA/Lotto Soudal) d.b.
5 Kevin Reza (FRA/FDJ) d.b.
6. Julien Simon (FRA/Cofidis) d.b.
7. Valerio Agnoli (ITA/Astana) d.b.
8. Peio Bilbao (ESP/Caja Rural) d.b.
9. Dani Moreno (ESP/Katusha) d.b..
10. Petr Vakoc (RCH/Etixx-Quick Step) d.b.

uick Step) d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;