Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

6. etapa: Eibar-Arrate

Arrateko etapa denbora errealean, plataforma teknologiko bati esker

EITB

eitb.eus-ek etapa denbora errealean jarraitzeko aukera eskainiko du, CyclingCloud Tracker txirrindularitza lasterketen tracking eta jarraipenerako plataforma teknologikoari esker.

Larunbat honetan, etapa motz eta ikusgarri batek emango dio amaiera 2018ko Itzulia Basque Country lasterketari. Aurtengo edizioaren etapa gogorrena izango da. 122 kilometroko ibilbideak zortzi mendate izango ditu, horien artean, lehen mailako Izua eta Usartza, eta Arrateko igoera mitikoak erabakiko du etaparen amaiera.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfonso Arroiok egingo dute lasterketaren kontakizuna zuzenean, 14:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Denbora errealean, eitb.eus-en

Gainera, eitb.eus-ek berrikuntza handi batekin eskainiko du larunbateko emanaldia: etapa denbora errealean jarraitzeko aukera emango du CyclingCloud Tracking plataforma teknologikoaren bitartez.

eitb.eus eta CyclingCloud enpresaren arteko lankidetzari esker, lasterketa denbora errealean eta informazio eta datu zehatz ugarirekin ikusi ahal izango dute txirrindularitza zaleek.

Plataformak txirrindularien egoera, lokalizazioa eta lasterketaren sailkapenaren kalkulu automatikoa eskainiko ditu denbora errealean. Gainera, txirrindularien arteko egoeren ezberdintasunak zuzenean emango ditu mapa eta perfilen informazioarekin.

Sistema berria mugikor eta tabletekin bateragarria izango da eta 2018ko Itzuliaren webgune berezian, eitb.eus-en, izango da eskuragarri.

ARRATE 2