Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

2011/03/01

15:40

Euskal Herriko Itzulia 2021

Apirilaren 4tik, 9ra

Euskal Herriko Itzulia Zumarragan hasi eta Zallan bukatuko da

Erredakzioa

Aurten Zallako 24 kilometrotako erlojupeko klasikoa berreskuratuko da. Urkiola, Arrate, Azpiroz eta Usartza izango dira mendate gogorrenak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herriko Itzulia Zumarragan hasiko da aurten eta azkenengo etapa Zallan izango da. UCI World Tour 2011ko egutegi barnean dago euskal proba eta apirilaren 4tik 9ra jokatuko da.

Guztira sei etapa izango dira, 873,5 kilometrotako ibilbidearekin. Azken urteetan ohikoa izan den bésala, lineako bost etapa emango dira eta azkena erlojupekoa izango da.

Aurten, Zallako erlojupeko klasikoa berreskuratuko da, 24 kilometrotako puntuzko mendi gabeko ibilbidea. Hala ere, Avellanedako, Beciko eta La Herrerako gainak gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

Erlojupekoa baino lehen, 31 igoera puntugarriko bost etapa emango dira. Haietako bost lehen mailakoak, 10 bigarren mailakoak eta 16 hirugaren mailakoak. Horietako garrantzitsuenak, Azpirozekoa (bi aldiz igaro beharko dutena bigarren etapan), Usartzakoa (laugarren etapako helmugatik 2,2 kilometrotara kokatua), Arrateko ohiko igoera eta Urkiolako gaina (bosgarren etapako hasieran) izango dira.

Lehenengo etapak irteera eta helmugan Zumarragan izango du eta 149.5 kilometro izango ditu. Bigarrena Zumarraga eta Lekunberri artean emango da (167 kilometro) eta hirugarrena Villatuerta eta Murgia artean (177 kilometro). Laugarren etapa Amurrio hasiko da eta Eibarreko Arrrateko gainan bukatuko da (177 kilometro) eta bosgarrena Eibar eta Zalla artean jokatuko da (179 kilometro). Azkenengo etapa 24 kilometrotako erlojupekoa izango da eta Zallan hasi eta bukatuko da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;