Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Samuel Sanchez, faborito Kiroljokoako apustuetan eta eitb.com-en
Erredakzioa
Apostuzaleentzat eta gure webguneko erabiltzaileentzat Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabaziko du Euskal Herriko Itzulia.
Samuel Sanchez Kiroljokoaren faboritoa da lasterketa irabazteko, Tony Martin, Andreas Klöden eta Frank Schleck-ek jarraituta. Baina lasterketaren eta etapa bakoitzaren irabazleaz gain, zaletuek Euskaltel-Euskadik etaparik irabaziko duen, zein txirrindulari igoko diren podiumera edo txirrindularien arteko buruz-burukoak asmatu ditzakete. Zaletuek bere aurreikuspenak etapa bakoitza hasi baino lehen edo lasterketan zehar egin ditzakete, hau da, zuzeneko apustuetan, non irabaz daitezkeen sariak aldatuz doaz lasterketa igaro ahala.
Hauek dira Kiroljokoaren aurreikuspen batzuk:
S. Sánchez 4,00
A. Klöden 8,00
L. Leipheimer 12,00
R. Gesink 15,00
T. Martin 5,00
F. Schleck 10,00
C. Horner 14,00
A. Schleck 19,00
Apustu guzti hauek eskuragarri daude Kiroljokoak Euskal Herrian dituen Apustu-etxeetan, tabernetan eta joko aretoetako apustu kornerretan (ikusi kokapenak www.kiroljokoa.com-en).
Samuel&' || 'nbsp;Sanchez, faboritoa eitb.com-en ere
Euskaltel-Euskadiko txirrindularia apostuetan ezik faboritoa da eitb.com-ek publikatu duen ikestan, hau da, gure webguneko erabiltzaileen %50ak uste du&' || 'nbsp;Samuel&' || 'nbsp;Sanchezek irabaziko duela aurtengo Euskal Herriko&' || 'nbsp;Itzulia. Bigarren faboritoa Amets Txurruka da botoen %25arekin eta Frank&' || 'nbsp;Schleck da hirugarren faboritoa botoen %7,14ko portzentaiarekin.