Euskal Herriko Itzulia
3 aste barru
Roglicek dislokatua du lepoa, baina Itzulian du burua
EITB MEDIA
Nahiz eta Pariz-Nizan bi erorikoa izan esloveniarra gogotsu dago Itzulian berriro sasoiko egoteko.
-
Primoz Roglic
Primoz Roglic (Jumbo Visma) txirrindulariak azken egunean galdu zuen Paris - Niza lasterketa bi eroriko izan eta gero; orain Euskal Herriko Itzulirako zauriak errekuperatu eta sasoian egotea nahi du.
Apirilaren 5ean hasiko da Itzulia, beraz, hiru aste ditu aurretik esloveniarrak. Azken egunean izandako erorikoetan lepoa dislokatu egin zuen eta tropeletik geratu eta gero denbora asko galdu zuen sailkapen nagusiari agur esanez.
Azkenean Maximilian Schachmannek eraman du lasterketa, Aleksandr Vlasov (Astana) errusiarraren (19 segundora) eta Ion Izagirre (Astana) gipuzkoarraren (23 segundora) aurretik.
"Okerrago izan zitekeen, azkenean aste bete atseden hartu beharko dut. Oraindik hiru aste geratzen dira Itzuliaren hasierako eta gero beste bi klasikoak hasteko, oraindik erronka asko daude aurretik. Paris - Nizan gertatutakoaz gauza asko positibo atera daitezke", adierazi du Primoz Roglic lasterketa bukatu eta hurrengo egunean.