Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Larunbatera arte

Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Lasterketaren azken etapa zuzenean izango dugu ikusgai gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Radio Euskadin eta Euskadi Irratian ere jarraitu ahal izango da.

0:27
Itzulia Basque Country

Apirilaren 5etik 10era egingo da Itzulia Basque Country 2021 txirrindularitza lasterketa, eta etapa guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en, eitb.eus-en, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian.

Arratsaldero, lasterketaren kontakizuna egingo dute, 15:00etan hasita, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak, eta errepidean gertatzen denaren berri emango du Alfontso Arroiok motorretik. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da emanaldia.

Radio Euskadin eta Euskadi Irratian emango dute lasterketaren berri. Hala, Radio Euskadin Alberto Negro, Cesar Perez, Dani Egaña, Joseba Beloki, Edu Garcia eta Asier Kareaga arituko dira mikrofonoan, eta Juan Gurrutxaga izango da moto-gidaria. Euskadi Irratian, berriz, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar, Mikel Astarloza, Jon Altuna eta Eugenio Goikoetxea esatarien ahotsean jarraituko dugu lasterketa, eta Edu Arana izango da motoan gidari.

eitb.eus-ek, streaming bidezko emankizuna eskaintzeaz gain, Itzuliaren inguruko atari berezia dauka, lasterketaren inguruko informazio zabalarekin. Gainera, telebistako eta irratiko eduki guztiak erabiltzailearen eskura jarriko ditu. Leire Etxazarra kazetaria izango da horren arduraduna.

Bilbon abiatuko da Itzulia, eta hilaren 10ean, berriz, Arraten bukatu, 797,6 km bete ostean. Hala, aurtengo edizioa hasteko, erlojupekoa izango da Bilbon, 13,9 kilometrokoa. Bigarren etapak (154,8 km) Zallan izango du abiapuntu eta Sestaon bukaera. Hirugarren jardunaldian iazko proposamenari helduko diote, Amurrion hasi eta Laudioko Ermualde mendatean bukatuko baita.

Etaparik luzeenak, 189,1 kilometrokoak, Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu.

Hondarribian hasiko da bosgarren etapa, eta Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko du Ondarroara heltzeko. Txirrindulariek hiru mendate gaindituko beharko dituzte helmugara heldu baino lehen. 

Seigarren eta azken etapak Ondarroa eta Arrate lotuko ditu, 111,9 kilometroko ibilbidearekin, eta zazpi mendate puntuagarri izango ditu.