Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

2. etapa

Alaphilippe aise nagusitu da esprintean eta bigarren etapa bereganatu du

EITB Media

Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa, esprintean nagusituta. Tropelak ihes eginda ibili den Ibon Ruiz harrapatu du helmugarako 500 metro falta zirenean. Primoz Rogliek lidergoari eutsi dio.

1:20
Itzuliko 2.etapa: Leitzatik Vianara. Argazkia: EITB MEDIA

Julian Alaphilippek (Quick Step- Alpha Vinyl) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, Leitza eta Viana artean egin dena, eta 207,6 kilometroko ibilbidea izan duena. Primoz Roglicek (Jmbo Visma) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Etapa hasi eta ia jarraian sortu da eguneko ihesaldia. Lau euskal txirrindulari ibili dira lasterketaren buruan: Okamika (Burgos-BH), Amezqueta (Caja Rural – Seguros RGA), Azurmendi (Euskaltel Euskadi) eta Ibon Ruiz (Kern Pharma). Azurmendirentzat etapa berezia izan da, Leitzan hasi delako, eta bera bertakoa baita. Bost minutu baino gehiagoko abantaila izan dute, eta tropelarekiko bi minutuko errentarekin iritsi dira azken 15 kilometroetara.

Etapa amaitzeko 12 kilometro falta zirenean erasoa jo du Ibon Ruizek eta abantaila hartu du ihesaldian kide izan dituen beste hiru txirrindulariekiko. Amezqueta, Azurmendi eta Okamika ez dira gai izan Ruizen erritmoa jarraitzeko. Tropelak erritmoa bizitu du azken zortzi kilometroetan, eta lasterketa buruarekiko desabantaila murrizten hasi da. Etapa amaitzeko bi kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak Amezqueta, Azurmendi eta Okamika; 500 metro falta zirenean, aldiz, amaitu da Ibon Ruizen saiakera.

Esprintean erabaki da garaipena, eta Alaphilippe aise nagusitu da. Fabien Doubey (TotalEnergies) izan da bigarren, eta Quinten Hermans (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) hirugarren.

Sailkapen nagusian, Primoz Roglic da liderra. Esloveniarrak bost segundo ateratzen dizkio Remco Evenepoeli (Quick Step- Alpha Vinyl) eta 16 segundo Remi Cavagnari (Quick Step- Alpha Vinyl).

Ikusi saikapen guztiak

s