Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Euskaltel-Euskadi, prest

Aberasturi, Bizkarra, Ganzabal, Isasa, Juaristi, Martin eta Mintegi, Euskaltel-Euskadiren Itzulirako taldean

EITB Media

Talde laranja zazpi euskal txirrindularirekin lehiatuko da 2025eko Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 7tik 12ra artean.

  • Euskaltel-Euskadi

    Euskaltel-Euskadiko ziklista batzuk, Itzulirako kamiseta berriari begira. Argazkia: @euskaltelteam

Euskaltel-Euskadik 2025eko Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten txirrindularien izenak jakiranazi ditu astearte honetan, apirilaren 1ean. Lasterketa hilaren 7tik 12ra artean jokatuko da.

Jon Aberasturi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzabal, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi ziklistek osatuko dute Itzulirako Euskaltel-Euskadiren zazpikoa. Bizkarra izango da taldeburua.

Jorge Azanza kirol zuzendariaren ustez, talde lehiakorra darama Euskaltel-Euskadik Itzulira: "Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen ditu taldeak. Bizkarra izango da taldeburua, eta esperientzia badauka. Esprintetarako Aberasturi daukagu; Txominek eta Gotzonek badakite zer den Itzulian parte hartzea; Mintegi eta Isasa gazteak dauzkagu ihesaldietan sartzeko eta debutaria den Ganzabalek asko lagunduko digu. Horrez gain, taldea oso motibatuta dago gure zaleen babesa, marea laranjarena, izango baitugu. Daukagun guztia emango dugu".