Italiako Giroa
Italiako Giroa
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Agentziak | EITB Media
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
-
Marlen Reusser. Artxiboko argazkia: EFE
Marlen Reusser (Movistar) txirrindulari suitzarrak irabazi du Bergamon Italiako Giroari hasiera eman dio 14,2 kilometroko erlojuaren kontrako saioa, eta, horrenbestez, berak jantzi du maglia arrosa.
17 minutu eta 22 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Lotte Kopecky (SD Worx-Protime) belgikarra eta Elisa Longo Borghini (UAE Team) italiarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Astelehenean jokatuko da Giroaren bigarren etapa, Clusone eta Aprica udalerrien artean (92 km).
SAILKAPEN NAGUSIA:
1. Reusser Marlen (Movistar) 17:22
2. Kopecky Lotte (SD Worx) +0:12
3. Longo Borghini Elisa (UAE) +0:16
4. Van der Breggen Anna (SD Worx) +0:20
5. Nooijen Lieke (Visma) +0:24
6. Henderson Anna (Lidl - Trek) +0:27
7. Schweinberger Christina (Fenix-Deceuninck) +0:30
8. Vigilia Alessia (FDJ - Suez) +0:40
9. Trinca Colonel Monica (Liv AlUla Jayco) +0:41
10. Van Anrooij Shirin (Lidl - Trek) d.b.