Italiako Giroa
Bitxikeria
Chen Ji, Italiako Giroa korritzen duen lehen txinatarra
Erredakzioa
Txirrindulariaren helburu nagusia lasterketa bukatzea da, eta, ahal izanez gero, sailkapen nagusiko azkena ez izatea.
-
Chen Ji Italiako Giroko historian sartu da. Efe.
Chen Ji da 2013ko Italiako Giroko protagonistetako bat, izan ere, Team Argos-Shimano taldeko txirrindularia historian sartu da lasterketa italiarrean lehiatzen den lehen txinatarra delako.
Chen Ji txirrindularitzaren adierazle nagusia da Txinan, eta txirrindularitzak interes handia dauka herrialde hartan sartu eta hedatzeko.
Team Argos-Shimano taldeko gazteak beste marka batzuk ere hautsi ditu: Milano-San Remon eta Espainiako Itzulian parte hartu duen lehen txinatarra ere bada. Espainiako proba sailkapeneko azken postuan amaitu zuen.
Chen Jiren helburu nagusia lasterketa bukatzea da, eta, ahal izanez gero, sailkapen nagusiko azkena ez izatea.