Italiako Giroa
Giroa 2013
Bentacurrek garaipena ospatu du, bigarrena zela konturatu barik
L.E.
Txirrindulari kolonbiarra ez da konturatu Belkov aurretik zihoala eta minutu batzuk lehenago sartu dela helmugan.
Carlos Betancur (Ag2r) eguneko anekdotaren protagonista izan da, azken metroetan esprinta egin eta besoak altzatuta helmugan sartu denean, etapa garaipena berea zela pentsatuta.
Baina Betancour bigarren izan da, Belkov aurretik zihoalako ihes eginda.
Jarlinson Pantano (Colombia) berarekin zihoan beste txirrindulariak ezin izan dio barreari eutsi bere herkidearen hankasartzea ikusi duenean.