Italiako Giroa
Elurra
Galibier igoko dutela konfirmatu du Giroak, baina 4 kilometro kenduta
L.E.
Pantaniren omenezko monumentoraino igoko dira. Larunbateko etaparekin gertatu bezala, antolatzaileek 15. etapako ibilbidea aldatu egin dute, eguraldi txarraren ondorioz.
-
Bi zalek Galibierrera igoeran amore eman behar izan zuten ostiralean. Argazkia: @elrepetxo
Galibierrek 2.645 metroko altuera du, elurrez lepo dago eta elur-jausien arriskua oso handia da. Ondorioz, Italiako Giroko antolatzaileek 15. etapako ibilbidea aldatu dute, larunbateko etaparekin egin bezala.
Hala ere, Galibier igo igoko dute, baina ez goraino, Pantaniren omenezko monumentoraino baizik. Ondorioz, etapari 4 kilometro eta 246 metro kendu dizkiote.
Ostiral arratsaldean, @elrepetxo txirrindulari elkarteko bi kide Galibierrera igotzen saiatu dira eta euren asmoa bertan behera utzi behar izan dute, elurrak errepidea oso-osorik eztaltzen duelako. Ezinezkoa da tontorrera iristea.