Italiako Giroa
14. etapa
Ikurriña eta Athletic, Italiako Giroan
Erredakzioa
Helmugara heltzeko metro gutxiren faltan, zale batek Athleticen ezkutua zuen ikurriña astindu du.
-
Ikurriña eta Athletic, Italiako Giroan. Argazkia: EiTB
Eguraldi kaskarraren ondorioz, ezin izan du telebistak Giroaren 14. etaparen emankizuna eskaini, azken kilometrora arte.
Orduan agertu dira, laino artean, Maurio Santambrogio (Vini Fantini) eta Vincenzo Nibali (Astana) probako liderra.
Baina ez dira azken metrotako protagonista bakarrak izan, zale batek Athleticen ezkutua zuen ikurriña astindu baitu. Aipamen berezia merezi duen irudiak.