Italiako Giroa
Paseoan
Tropelak lehen mendatean emandako 'paseoak' haserrea eragin du
Erredakzioa
Zaleek gogor kritikatu dituzte txirrindulariak lehen mendatera igotzen zeudela agertutako jarreragatik. Astiro-astiro zihoazen eta euren artean berriketan, lehiarik ez balego bezala.
Zikloturistak ziruditen. Italiako Giroko txirrindulariek lasai-lasai hartu dute eguneko lehen mendatera igoera: abiadura motelean, euren artean berriketan, paisaiari begira... denbora pasan zebiltzala ematen zuen.
Jarrera hori ikusita, batek baino gehiagok adostutako protesta bat zela uste izan du: Giroko antolatzaileen Galibier igotzera behartu dituzte, nahiz eta mendatean eguraldi oso txarra egon (haizea, elurra eta behelainoa).
Hala ere, lehen mendate horren jaitsieran erasoak hasi dira eta lehia kutsua nabaritzen hasi dira zaleak. Ordurako hainbat iruzkin eta kritika gogor jaso dituzte txirrindulariek sare sozialetan.