Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

5. etapa

Diego Ulissik irabazi du Viggianoko igoeran

Erredakzioa

Lampre-Meridako italiarrak Italiako Giroko 5. etapa irabazi du, bukaera gogorrean, faboritoen artean. Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge) lider jarraitzen du.

Diego Ulissik irabazi du Italiako Giroaren 5. Etapa, hiru urteren ostean, Viggianoko igoeran. Tarento eta Viggiano lotu ditu etapak, 203 kilometroren ostean. Mikel Landa azken zatian erori da, eta Michael Matthews (Orica-GreenEdge) sailkapen orokorreko liderra da oraindik.

Txirrindulariek Giroko hirugarren mailako lehenengo mendatea igo dute: Valico di Serra di San Chirico. Azken etapa Viggiano (5,5 km %5-era) bi aldiz igota bukatu dute.

Eguneko protagonistak ia etapa osoa ihes eginda egin duten hamaika txirrindulari izan dira: Elia Viviani (Cannondale), Ben Swift (Sky), Tyler Farrar eta Fabian Wegmann (Garmin), Miguel Ángel Rubiano (Colombia), Tony Hurel eta Bjorn Thurau (Europcar), Marco Frapporti (Androni Giocattoli), Yonathan Monsalve (Neri Sottoli), Kenny Dehaes eta Tosh Van der Sande (Lotto-Belisol). Katiuxa, BMC, Sky eta Tinkoff-Saxo taldeek 20 kilometroren faltan harrapatu dute ihesaldia.

Gianluca Brambilla, jaitsieran erasoa jo duena, ez du faboritoen taldeak azken momentura arte neutralizatu.  Viggianon gora, Joaquim Rodriguezek jo du, baina ezin izan du bukaerara arte eutsi, eta Diego Ulissi aurretik sartu da helmugan.

5. ETAPAKO SAILKAPENAK