Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

6. etapa

Michael Matthewsek lidergoa sendotu du Montecassinon

Mikel Dominguez

Oricako gizon azkarra ondo ibili zen aldapan gora, eta 6. etapa irabazi zuen. Cadel Evansek (BMC) probetxua atera dio egunari, eta sailkapen orokorreko aurkariak atzerago utzi ditu.

Michael Matthews (Orica-GreenEdge) nagusitu zen Italiako Giroaren 6. etapan, 8 kilometroko igoera baten ostean Montecassinon (2. maila). Lasterketako etaparik luzeena izan zen. Guztira, 257 kilometro Sassano eta Montecassino artean. Australiako esprinterrak sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du.

Matthews azkarrena izan zen azken kilometroan aurrea hartu zuen lau txirrindularik osasutako talde batean. Tim Wellens (Lotto Belisol), Cadel Evans (BMC) eta Matteo Rabottiniren (Neri Sottoli) aurretik heldu zen liderra. Horien atzetik, Ivan Santaromita Oricako taldekidea heldu zen. Faboritoek 49 segundo galdu zituzten.

Izan ere, batera gertatu ziren bi eroriko handik markatu zuten etapa, bukaerarako 10 kilometro falta zirenean. Giampaolo Carusok (Katiuxa) anbulantzian utzi behar izan zuen lasterketa. Euria presente egon zen, berriz, etapako azken zatian.

Erorikoa saihestu zuen txirrindulari bakarra Dani Moreno izan zen. Faboritoen taldean sartu zen. Purito Rodriguezek, aldiz, ez, eta ia 8 minutu galdu ditu Cadel Evansekin (BMC). Australiarra izan zen egunari probetxu gehiena atera ziona. Nairo Quintanak (Movistar), sailkapen orokorreko beste hautagai sendo batek, 2 minutu galdu zituen.

Eguneko ihesaldia lau txirrindularik osatu zuten: Marco Bandiera (Andrioni Giocattoli), Edoardo Zardini (Bardiani), Rodolfo Torres (Colombia) eta Andrea Fedi (Neri Sottoli). Montecassinoren hasierara arte eutsi zuten, etapa eta sailkapen orokorra markatu zituzten erorikoak gertatu ziren arte, hain zuzen.

5. ETAPAKO SAILKAPENAK