Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

11. etapa

Michael Rogersek maila handiko garaipena lortu du

Erredakzioa

Momentu aproposenean erasoa jo, eta bakar bakarrik heldu da helmugara. Romain Sicard protagonista izan da eguneko ihesaldian parte hartuz.

Michael Rogers (Tinkoff Saxo) txirrindulariak erdietsi du garaipena Italiako Giroko 11. etapan, Collecchio eta Savona herrien artean. Cadel Evansek (BMC) jarraitzen du lider moduan.

Australiarrak 2. Mailako Naso di Gatto mendatean jo du erasoa, helmugatik 27 kilometrotara, eta erlojupekoa izango balitz bezala, buru-belarri aritu da helmugaratu arte.

Rogersek erasoa jo aurretik ihesaldi bat izango dugu protagonista hainbat lagunekin, tartean, Romain Sicard, baina tropelak bertan behera bota du.

Ostegunean Barbaresco eta Barolo herrien artean 49,1 kilometrotako erlojupekoa jokatuko da, faboritoentzat egun inportantea beraz.

11. etapa:

.1. Michael Rogers (AUS) Tinkoff-Saxo 5:48:07
.2. Simon Geschke (ALE) Giant-Shimano 10ra
.3. Enrico Battaglin (ITA) Bardiani d.b
.4. Wilco Kelderman (HOL) Belkin d.b
.5. Gianluca Brambilla (ITA) Omega Pharma d.b
.6. Moreno Moser (ITA) Cannondale d.b
.7. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin d.b
.8. Matteo Rabottini (ITA) Neri Sottoli d.b
.9. Fabio Duarte Arevalo (COL) Colombia d.b
10. Alexis Vuillermoz (FRA) AG2R d.b

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea