Italiako Giroa
Aste gogorra
Etapa ikusgarriak jokatzeke, Giroan
@isuskoAB
Igandean amaituko da Giroa eta geratzen diren sei etapetatik lau oso gogorrak dira. Sasoiko egon beharko dira txirrindulariak.
-
16. etapa, etapa nagusia
Italiako Giroan ez dago oraindik ezer erebakita. Rigoberto Uran da liderra, bai, baina geratzen diren etapak beldurgarriak dira oso, eta egun batean huts egitea nahikoa da Giroari agur esateko.
Astearteak etapa nagusia: Passo Gavia, Passo dello Stelvio eta helmuga Val Martelloko gainan, goi.mailako hiru mendate.Asteazkenean etapa lau-laua egongo da, ostegunean, berriz, 171 kilomtroko ibilbide gorabeheratsua eta helmuga Panarottako gainan.
Ostiralean erlojuaren kontra ibiliko dira txirrindulariak, 27 kilometro maldan gora. Eta Giroa amaitu baino lehen, larunbatean, Zoncolan mitikoa. Hor izango dute azken aukera liderrari segundoak urratzeko.
Asteartea 27, 16. etapa: Ponte di Legno-Val Martello, 139 km
Osteguna 29, 18. etapa: Belluno - Panarotta, 171 km
Ostirala 30, 19. etapa: Bassano - Monte Grappa, 26,8 km
Larunbata 31, 20. etapa: Maniago-Monte Zoncolan, 167 km
Sailkapen nagusia
1. Rigoberto Urán (COL/Omega Pharma-Quick-Step) 63:26:39.
2. Cadel Evans (AUS/BMC) 1:03ra.
3. Rafal Majka (POL/Tinkoff-Saxo) 1:50ra.
4. Fabio Aru (ITA/Astana) 2:24ra.
5. Nairo Quintana (COL/Movistar) 2:40ra.
6. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) 2:42ra.
7. Wilco Kelderman (HOL/Belkin) 3:04ra.
8. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 4:47ra.
9. Robert Kiserlovski (CRO/Trek) 5:44.
10. Wout Poels (HOL/Omega Pharma-Quick-Step) 6:32ra.
22. Samuel Sánchez (BMC) 19:53ra
38. Mikel Landa (Astana) 49:50ra
51. Igor Anton (Movistar) 1:06:04ra
62. Romain Sicard (Europcar) 1:21:46ra