Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

12. etapa

Hirugarren etapa garaipena lortu eta Giroa utzi du Greipelek

Agentziak | Erredakzioa

Ez da aldaketarik sailkapen nagusian eta Jungelsek lider jarraitzen du. Ostiraleko etapan lehen mailako bi mendate eta bigarren mailako beste bi igoko dituzte.

  • Andre Greipel. Argazkia: Efe.

    Andre Greipel. Argazkia: Efe.

André Greipel alemaniarra (Lotto Soudal) jaun eta jabe izan da Italiako Giroko 12. etapan. "Rostockeko gorila"ren hirugarren garaipena da aurtengo edizioan. Etapak 182 kilometro izan ditu, guztiz lauak, Noale eta Bibione artean, Dolomitetara bidean. Bob Jungelsek lider jarraitzen du. Etapa bukaeran Giroa utzi egingo duela iragarri du Greipelek.

33 urteko txirrindulariak ez du oztoporik izan azken metroetan, bere taldeak egindako lan txukunari esker. Alemaniarrak lau ordu eta 16 minutu behar izan ditu ibilbidea egiteko. Bere atzetik sartu dira Caleb Ewin (Orica) eta Giacomo Nizzolo (Trek).

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egin. Faboritoek ez dute protagonismorik izan, eguna esprinterrentzako aproposa zelako. Jungelsek maglia arrosarekin jarraitzen du, Andrey Amadorren (24 segundora) eta Alejandro Valverderen aurretik (minutu eta 7 segundora).

Ostiralean 13. etapa jokatuko dute: 170 kilometro Palmanova eta Cividale artean. Lehen mailako bi mendate eta bigarren mailako beste bi igo beharko dituzte, azkena helmugatik 14 kilometrora.

 

 

"600">