Italiako Giroa
43 segundora du Vinokourov
Italiako Giro: Cadel Evans da, Pereiroren ustez, faborito nagusia
Erredakzioa
"Baina ezin ditugu Ivan Basso, Vinokourov edota Carlos Sastre bezalako txirrindulariak baztertu", esan du 2006ko Tourreko irabazleak.
Cadel Evans da aurtengo Giroa irabazteko faborito nagusia, Oscar Pereiro 2006ko Tourreko irabazlearen ustez. BMC Racing taldekoak elastiko arrosa galdu zuen astelehenko etapan eta 43 segundora du Alexandre Vinokourov liderra.
"Evans da nire ustetan faborito nagusia, baina ezin ditugu Ivan Basso, Vinokourov edota Carlos Sastre bezalako txirrindulariak baztertu", esan du Pereirok.