Italiako Giroa
19. etapa
Italiako Giroa: Scarponirentzat etapa eta Basso, lider berria
Erredakzioa
David Arroyok hiru minutu baino gehiago galdu ditu eta bigarren kokatu da sailkapen nagusian, 51 segundora. Basso bera sartu da bigarren eta Nibali hirugarren.
Ivan Basso da Italiako Giroko lider berria Brescia eta Aprica artean korritutako etapan (195 kilometro) David Arroyo espainiarrak hiru minutu baino gehiago galduta.
Mortirolo behin gaindituta, lan bikaina egin du Arroyok, baina Apricako jaitsieran nekea agertu da eta laguntza falta izan zaio. Etapa Scarponik irabazi du, Basso bera sartu da bigarren eta Nibali hirugarren.
Larunbatean azkenaurreko etapa korrituko da, Bormio eta Ponte di Legno Tonale artean (178 kilometro), eta Gaviako mendatea izango tropelak gainditu beharreko zailtasun nagusia.
19. etapa:
.1. Michele Scarponi (ITA) Androni Giocattoli 5h.27:04.
.2. Ivan Basso (ITA) Liquigas-Doimo d.b.
.3. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo d.b.
.4. Alexandre Vinokourov (KAZ) Astana 03:05.
.5. John Gadret (FRA) AG2R La Mondiale 03:05.
.6. Cadel Evans (AUS) BMC Racing Team 03:06.
.7. David Arroyo (ESP) Caisse d''Epargne 03:06.
.8. Carlos Sastre Candil (ESP) Cervelo 03:06.