Italiako Giroa
20. etapa
Italiako Giroa: Tschopp, indartsuena
Erredakzioa
Evans eta Basso txirrindularien aurretik helmugaratu da. Azken honek lidergoari eutsi dio eta lehia nagusia hirugarren postuan izango da Nibali eta Scarponiren artean.
Suitzako Johann Tschoppek (Bbox) irabazi du Italiako Giroaren azkenaurreko etapa (178 kilometro Bormio eta Ponte di Legno Tonale artean). Ivan Basso (Liquigas) italiarrak elastiko arrosari eutsi dio.
Tschoppek merezitako garaipena eskuratu du. Jardunaldia hasiera batean uste baino gogorragoa izan da, gainditu beharreko mendateaz aparte eguraldia nahiko kaskarra izan delako. Beraren atzetik Australiako Cadel Evans (16 segundora) eta Ivan Basso (25era) helmugaratu dira. David Arroyo bosgarren sartu da 41 segundora.
Bassok jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan. Arroyo bigarren da 1:15era eta Vicenzo Nibali, hirugarren 2:56ra. Adi, Scarponi 2:57ra baitago. Lasterketa utzi dutenen artean, Stefano Garzellirena (Acqua &' || 'amp; Sapone) da azpimarratzekoa.
Igandean azken etapa, Veronan korrituko den 15 kilometroko erlojupekoa.
20. etapa:
.1. Johann Tschopp (SUI) Bbox Bouygues 5h. 26:47
.2. Cadel Evans (AUS) BMC Racing Team&' || 'nbsp; 00:16
.3. Ivan Basso (ITA) Liquigas-Doimo&' || 'nbsp; 00:25
.4. Michele Scarponi (ITA) Androni&' || 'nbsp; 00:25
.5. David Arroyo (ESP) Caisse d''Epargne&' || 'nbsp; 00:41
.6. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo&' || 'nbsp; 00:43
.7. John Gadret (Fra) AG2R La Mondiale&' || 'nbsp; 00:48
.8. Bauke Mollema (HOL) Rabobank&' || 'nbsp; 00:50