Italiako Giroa
Pozez gainezka
Basso (Giro): 'Ezin dut oraindik lortutakoa sinetsi'
Erredakzioa
Frantziako Tourrari begira itxaropentsu agertu zen Italiako Giroko irabazlea eta aurkaririk indarstuena Alberto Contador dela badakiela azpimarratu zuen.
Ivan Basso pozez gainezka agertu zen Italiako Giroa irabazita. Veronan korritu zen azken etapa, erlojupekoa, eta oraindik lortutakoa "sinetsi ezin" duela adierazi zuen.
"Oso pozik nago. Denborak aurrera egin ahala onartzen joango naiz. Veronako Koliseoan nire emaztea eta seme-alabekin batera sartzea ikaragarria izan da. Gainera, berriro haurdun dagoela aitortu zidan emazteak", esan zuen.
"Tourra irabazi zuenean bere semearekin igo zen Sastre podiumera, ideia asko gustatu zitzaidan eta nik modu berean ospatzea erabaki dut. Giroko garaipen hau jende askori eskaini nahi diot, baina bereziki Aldo Sassi, lagun bikaina delako", azpimarratu zuen.
Frantziako Tourrari begira itxaropentsu agertu zen eta aurkaririk indarstuena Alberto Contador dela badakiela azpimarratu zuen.