Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

14. etapa

Chris Froome Zoncolanen garaipena lortuta berpiztu da

Agentziak | Erredakzioa

Simon Yates bigarren izan da helmugan eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Pello Bilbao etapa bikaina egin du eta bederatzigarren sartu da, minutu eta 35 segundora.

  • Chris Froome. Argazkia: Efe.

    Chris Froome. Argazkia: Efe.

Chris Froome britainiarrak bere lehen garaipena lortu du Italiako Giroan Zoncolanen amaitu den etapa irabazita. Britainiarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Simon Yates herrikidea eta liderraren aurretik. Etapak 181 kilometro izan ditu.

Froomek erasoa jo du helmugatik 4,3 kilometrora eta bost ordu, 25 minutu eta 30 segundoko denbora eginda gailendu da. Simon Yates 6 segundo geroago sartu da. Ondoren, Pozzovivo eta Miguel Angel Lopez iritsi dira 23 segundora, eta haien atzetik Tom Dumoulin 36 segundora.

Simon Yatesek lider izaten jarraitzen du.

Igandean hamabosgarren etapa jokatuko dute, 175 kilometrokoa, Tomezzo eta Sappada artean.