Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

9,5 kilometro

Erlojupeko labur batekin hasiko da 2020ko Giroa Budapesten

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Italiako lasterketa handia maiatzaren 9an jarriko da martxan Hungariako hiriburuan, eta beste bi etapa emango ditu herrialde horretan barrena.

  • 2020ko Giroko ibilbidea Hungarian barrena

    2020ko Giroko ibilbidea Hungarian barrena. Argazkia: @giroditalia

Budapesteko (Hungaria) kaleetatik zehar jokatuko den erlojupeko labur batekin (9,5 kilometro) ekingo dio 2020ko Italiako Giroak bere ibilbideari. Ondoren, beste bi egun igaroko ditu Hungarian barrena, lineako bi etapa korrituta.

Horrenbestez, Giroa bere historian hamalaugarren aldiz aterako da Italiatik kanpo, eta Hungaria izango da lasterketa hartuko duen herrialdea.

Maiatzaren 9an, larunbata, Budapesten jokatuko den bakarkako erlojupekoak goranzko joera izango du azken aldera, 1.500 metro izango baititu % 4ko pendizarekin.

Bigarren etapa aproposa izango da esprinterrentzat. Hiriburutik atera, eta Gyor hirian amaituko da, 193 kilometro bete ondoren. Azkenik, maiatzaren 11n hirugarren etapari egingo diote aurre txirrindulariek. Székesfehérvár eta Nagykanizsa lotuko dituen ibilbideak 197 kilometroko luzera izango du, eta tropeleko txirrindulari azkarrenek etapa eskuratzeko bigarren izango dute.