Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Edizio ikusgarria

Italiako Giroa: Eskalatzaileen itzulia hasiko da

Erredakzioa

19,3 kilometroko taldekako erlojupeko batekin hasiko da Torinon, 2011ko Italiako Giroa. Contador, Nibali eta Menchov dira faborito nagusiak.

Larunbatean hasiko da 2011ko Italiako Giroa taldekako erlojupeko batekin. Edizio hau, bere gogortasunagatik gogoratu izango dela argi utzi dute txirrindulariak, beraz, emozioz betetako itzulia espero da. Eskalatzaileek, euren neurrira aproposak diren 7 etapa izango dituzte guztira.

Mendian bukatuko diren zazpi etapa izango dira: Monte Vergine (7. etapa), Etna (9. etapa), Grossglockner (13. etapa),Zoncolan (14. etapa), Gardeggia Val di Fassa (15. etapa), Nevegalen mendiko erlojupekoa (16. etapa) eta Sestriere (20. etapa) Milango azken etaparen (erlojupekoa) aurretik.

Begirada guztiak Alberto Contadorrengan egongo dira jarrita, Pintoko txirrindulariak Italiako Giroa baitu helburu nagusitzat aurten. Italiarren artean, Vincenzo Nibali (Liquigas) eta Michele Scarponi hartu beharko dira kontuan eta Denis Menchov eta Joaquim Rodriguez ere, lehia horretan sartuko dira.

Euskaldunei dagokionez, Euskaltel-Euskadik Igor Anton izango du talde buru. Galdakaoko txirrindulariarentzat aproposak diren etapak daudela kontuan hartuz, laranjek garaipen bat bilatuko dute. Mikel Nieve ere kontuan hartzeko gizona izango da, 2010eko Espainiako Vueltan bere kalitatea erakutsi baitzuen txirrindulari laranjak.