Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Contador, lidertzan

Italiako Giroa: Atseden jardunaldia

Erredakzioa

Etnako etapa gogorraren ostean, txirrindulariek atseden hartzeko aukera daukate. Bihar, trantsiziozko jardunaldi lasaia izango du tropelak eta etzi mendiko etapak hasiko dira.

Atseden jardunaldia, aste luze baten ostean heldu da Italiako Girora. Astea, Wouter Weylandten heriotzak erabat baldintzatu du, baina tropelak aurrera egin du ibilbidean.

Alberto Contador madrildarrak maglia arrosa janztea lortu du atsedenladia baino lehen, Etna sumendia erakustaldia eman eta gero. Pintoko txirrindulariak sasoi onean dagoela erakutsi du eta arerioek (Vincenzo Nibali, Roman Kreuziger eta Michele Scarponi) denbora berreskuratu beharko dute sailkapen orokorrean, Milango erlojupekora itzulia irabazteko aukerekin heltzeko.

Euskaldunei dagokionez, Igor Anton da sailkapen orokorreko onena. Galdakokoa hamaikagarren da sailkapen orokorrean 2:21era eta Mikel Nieve 23. sailkatua da 4:10era.

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 33:03:51.
2. Kanstantsin Siutsou (BIE/HTC-Highroad) + 59.
3. Christophe Le Mevel (FRA/Garmin) + 1:19.
4. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 1:21.
5. Michele Scarponi (ITA/Lampre) + 1:28.
6. David Arroyo (ESP/Movistar) + 1:37.
7. Roman Kreuziger (RCH/Astana) + 1:41.
8. Jose Serpa (COL/Androni Giocattoli) + 1:47.
9. Dario Cataldo (ITA/Quick-Step) + 2:21.
10. Matteo Carrara (ITA/Vacansoleil) d.b.
11. Igor Anton (EUS/Euskaltel) d.b.
12. Vasili Kyrienka (BIE/Movistar) + 2:30.
13. Stefano Garzelli (ITA/Astana) + 2:39.
14. Francesco Masciarelli (ITA/Astana) + 2:49.
15. John Gadret (FRA/AG2R) + 2:55.