Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Koronabirusa

Italiako Giroa atzeratzea erabaki dute

eitb.eus

RSC Sport enpresak iragarri du maiatzaren 9an Budapesten hasi behar zen lasterketa atzeratu egingo dela. Apirilak arte ez dute esango noiz hasiko den.

  • Giroa atzeratuko da

    Giroa atzeratuko da

Italiako Giroko 103. edizioaren hasiera atzeratu egin dutela iragarri du RSC Sport enpresa antolatzaileak. Hungarian jokatu behar ziren aurreneko hiru jardunaldiak, baina bertan behera geratu dira koronabirusagatik eta ondorioz lasterketak hasiera data aldatu behar izan du.

Noiz hasi beharko den apirilaren lehen astean esango dute, 3an hain zuzen ere, Italiako larrialdi-egoera amaitzea espero denean.

2020. urteko Italiako Giroa Budapesten hasi behar da eta bigarren eta hirugarren etapak ere Hungarian egin behar dira.

Hamalaugarren aldia da Giroa Italia ez den herrialde batetik irteten dela. Amsterdam (2010), Belfast (2014), Apeldoorn (2016) eta Jerusalem (2018) izan ditu abiapuntu  Giroak azken hamarkadan.

2020ko GIROKO ETAPAK

Etapa
Noiz Ibilbidea
Distantzia
1.a Budapest - Budapest (Erlojupekoa) 8,6 km
2.a Budapest - Gyor 195 km
3.a Székesfehérvár - Nagykanizsa 204 km
4.a Monreale - Agrigento 136 km
5.a Enna - Etna 150 km
6.a Catania - Villafranca Tirrena 138 km
7.a Mileto - Camigliatello Silano 223 km
8.a Castrovillari - Brindisi 216 km
9.a Giovinazzo - Vieste 198 km
Atseden eguna
10.a San Salvo - Tortoleto Lido 212 km
11.a Porto Sant'Elpidio - Rimini 181 km
12.a Cesenatico - Cesenatico 205 km
13.a Cervia - Monselice 190 km
14.a Conegliano - Valdobbiadene (Erlojupekoa) 33,7 km
15.a Base di Rivolto - Piancavallo 183 km
Atseden eguna
16.a Udine - San Daniele del Friuli 228 km
17.a Bassano - Madonna di Campiglio 202 km
18.a Pinzolo - Laghi di Cancano 209 km
19.a Morbegno - Asti 251 km
20.a Alba - Sestriere 200 km
21.a Cernusco - Milan (Erlojupekoa) 16,5 km