Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Aurkezpena

Italiako Giroak lasterketaren ibilbidea aurkeztu du

A. B. | EITB Media

Asteazken honetan egin da Giroaren 104. edizioaren aurkezpena. Turinen hasiko da maiatzaren 8an eta Milanen bukatuko da maiatzaren 30ean.

1:37
Italiako Giroa

Italiako Giroak 104. edizioaren ibilbidea aurkeztu du asteazken honetan Milanen. Lasterketa maiatzaren 8an hasiko da Turinen 9 kilometroko erlojupekoarekin eta maiatzaren 30ean bukatuko da Milanen 29,4 kilometroko beste erlojupeko batekin.

Guztira, 3.450,4 kilometroko ibilbidea izango du 2021eko Giroak. Gainera, maglia arrosak 90 urte beteko ditu; 1931tik sailkapen nagusiko liderrak janzten duen elastikoa da.

Etapa guztiak:

1. etapa,maiatzak 8: Turíi-Turin (9 kilometroko erlojupekoa)

2. etapa, maiatzak 9: Stupinigi-Novara (173 Km)

3. etapa, maiatzak 10: Biella-Canale (187 Km)

4. etapa, maiatzak 11: Piacenza-Sestola (186 Km)

5. etapa, maiatzak 12: Modena-Cattolica (171 Km)

6. etapa, maiatzak 13: Grotte di Frasassi-Ascoli (150 Km)

7. etapa, maiatzak 14: Notaresco-Termoli (178 Km)

8. etapa, maiatzak 15: Foggia-Guardia Sanframondi (173 Km)

9. etapa, maiatzak 16: Castel di Sangro-Campo Felice (160 Km)

10. etapa, maiatzak 17: L'Aquila-Foligno (140 Km)

Maiatzak 18: Atseden eguna

11. etapa, maiatzak 19: Perugia-Montalcino (163 Km)

12. etapa, maiatzak 20: Siena-Bagno di Romagna (209 Km)

13. etapa, maiatzak 21: Ravenna-Verona (197 Km)

14. etapa, maiatzak 22: Cittadella-Zoncolan (205 Km)

15. etapa, maiatzak 23: Grado-Gorizia (145 Km)

16. etapa, maiatzak 24: Sacile-Cortina (212 Km)

Maiatzak 25: Atseden eguna

17. etapa, maiatzak 26: Canazei-Sega di Ala (193 Km)

18. etapa, maiatzak 27: Rovereto-Stradella (228 Km)

19. etapa, maiatzak 28: Abbiate Grasso-Alpe di Mera (178 Km)

20. etapa, maiatzak 29: Verbania-Alpe Motta (164 Km)

21. etapa, maiatzak 30: Senago-Milan (29,4 kilometroko erlojuopekoa)