Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

7. etapa

Caleb Ewan aise nagusitu da esprintean, aurtengo edizioko bere bigarren garaipenean

L. E. A. | EITB MEDIA

Australiarraren atzetik Davide Cimolai sartu da bigarren postuan, eta Tim Merlier hirugarren izan da. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.

  • Caleb Ewan, esprintean

    Caleb Ewan, esprintean. Argazkia: Efe.

Caleb Ewan australiarrak (Lotto Saudal) irabazi du Italiako Giroko zazpigarren etapa. Guztira, 181 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Notaresco eta Termoli artean. Attila Valter hungariarrak (Groupama) sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.

Ewan (Sidney, 26 urte) esprint ikusgarri batean gailendu da, oso lehiatua, 4 ordu, 42 minutu eta 12 segundoko denbora eginda. Bere atzetik, David Cimolai italiarra (Israel Start Up) eta Tim Merlier belgikarra (Alpcin Fenix) sartu dira.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Attila Valter hungariarrak lider jarraitzen du, Remco Evenepoel (Deceuninck Quick Step) bigarren da 11 segundora, eta Egan Bernal kolonbiarra (Ineos) hirugarren 16 segundora.

Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 170 kilometrokoan, Foggia eta Guardia Sanframondi artean.

7. etapako sailkapena

1 EWAN Caleb Lotto Soudal 4:42:12
2 CIMOLAI Davide Israel Start-Up Nation 0:00
3 MERLIER Tim Alpecin-Fenix 0:00
4 MOSCHETTI Matteo Trek - Segafredo 0:00
5 PASQUALON Andrea Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:00
6 GAVIRIA Fernando UAE-Team Emirates 0:00
7 GROENEWEGEN Dylan Team Jumbo-Visma 0:00
8 KANTER Max Team DSM 0:00
9 FIORELLI Filippo Bardiani-CSF-Faizanè 0:00
10 MOLANO Juan Sebastián UAE-Team Emirates 0:00

Sailkapen nagusia:

1 VALTER Attila Groupama - FDJ 26:59:18
2 EVENEPOEL Remco Deceuninck - Quick Step 0:11
3 BERNAL Egan INEOS Grenadiers 0:16
4 VLASOV Aleksandr Astana - Premier Tech 0:24
5 VERVAEKE Louis Alpecin-Fenix 0:25
6 CARTHY Hugh EF Education - Nippo 0:38
7 CARUSO Damiano Bahrain - Victorious 0:39
8 CICCONE Giulio Trek - Segafredo 0:41
9 MARTIN Dan Israel Start-Up Nation 0:47
10 YATES Simon Team BikeExchange 0:49