Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

19. etapa

Simon Yates nagusi Alpe di Meran, eta Bernalek lidergoari eutsi dio

L. E. A. | EITB MEDIA

Britainiarrak hirugarren jarraitzen du sailkapen nagusian, baina Damiano Carusoren bigarren postua 20 segundora dauka orain. Larunbatean, mendiko azken etapa jokatuko dute.

  • Simon Yates, helmugaratzen

    Simon Yates, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

Simon Yates britainiarrak (BikeExchange) irabazi du Italiako Giroko 19. etapa, 176 kilometrokoa, Abbiategrasso eta Alpe di Mera artean. Egan Bernal liderra hirugarren izan da helmugan eta maglia arrosari eutsi dio.

Yatesek erasoa jo du helmugarako sei kilometrora eta bera bakarrik iritsi da Alpe di Merako gainera, 4 ordu, 2 minutu eta 11 segundoko denbora eginda. Joao Almeida portugaldarra (Deceuninck Quick Step) 11 segundora sartu da, eta Egan Bernal 28ra. Zenbat momentutan, liderrak ez die aurkarien erasoei erantzun.

Ondorioz, kolonbiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, larunbateko mendiko azken etaparen eta igandeko azken erlojupekoaren atarian. 2:29ko aldea du Damiano Carusorekin eta 2:49koa Simon Yatesekin.

Larunbatean 20. etapa jokatuko dute, 164 kilometrokoa, Verbania eta Alpe Motta artean.  

19. ETAPA

Etapako sailkapena:

1 - YATES Simon (Team BikeExchange) 4:02:55
2 - ALMEIDA João (Deceuninck - Quick Step) +11"
3 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) +28"
4 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) +32"
5 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) +32"
6 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) +42"
7 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) +49"
8 - BOUWMAN Koen (Team Jumbo-Visma) +1'25"
9 - FOSS Tobias (Team Jumbo-Visma) +1'25"
10 - BARDET Romain (Team DSM) +1'25"

Sailkapen nagusia:

1 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 81:13:37
2 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) +2'29"
3 - YATES Simon (Team BikeExchange) +2'49"
4 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) +6'11"
5 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) +7'10"
6 - BARDET Romain (Team DSM) +7'32"
7 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) +7'42"
8 - ALMEIDA João (Deceuninck - Quick Step) +8'26"
9 - FOSS Tobias (Team Jumbo-Visma) +10'19"
10 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) +13'55"
11 - BENNETT George (Team Jumbo-Visma) +21'30"
12 - BOUWMAN Koen (Team Jumbo-Visma) +28'44"
13 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) +32'20"