Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Kirol emanaldiak, larunbatean

Ampo Ordiziak errugbiko liga finala jokatuko du zuzenean ETB-1en

A.H.

EITB

ETB-1ek Italikoa Giroaren zazpigarren etapa eta Bigarren B Mailako Numantzia eta Deportivoren arteko norgehiagoka eskainiko ditu.

Larunbatean, Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia taldeek errugbiko liga finala jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan, Valladoliden. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du partida, eta Jon Ander Gorospe eta Iñaki Laskurain izango dira berriemaile. Norgehiagokaren aurretik, arratsaldeko 17:30ean, Ampo Ordizia, Kopako txapeldun erreportajea eskainiko da, euskal taldeak Cetransa El Salvador taldearen kontra Palentzian lortutako garaipena gogoratuz.

Italiako Giroa eta bigarren mailako futbola

Errugbi finalaren partidaren ostean, bigarren mailako futbolaren txanda izango da ETB-1en. Numantzia eta Deportivoren arteko partida eskainiko da, Ander Txintxurreta eta Naxari Altunaren komentarioekin, 20:00etan.

Horrez gain, Euskal Telebistako kamerek, egunero bezala, Italiako Giroarekin bat egingo dute, 14:30etatik aurrera ETBK Sat-en eta 14:45etik aurrera ETB-1en, zuzenean. Larunbatean, zazpigarren etapari aurre egin beharko diote txirrindulariek: 205 kilometroko ibilbidea da, Recanto eta Rocca di Cambio herrien artekoa. Betiko legez, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagak emango dute etaparen berri ETB-1en.

Pala eta eskubaloia, ETBK Sat-en

Bestalde, ETBK Sat kateak Bera Bera eta Murtzia taldeen arteko eskubaloi partida eskainiko du Donostiatik zuzenean. Iñigo Aiestaran eta Jose Inazio Altube izango dira emanaldiaren arduradunak arratsaldeko 19:00etan hasita.

Amaitzeko, bezperan Bilbon jokatutako binakako pala partida eskainiko da gaueko 22:30ean. Norgehiagokak Urkijo-Imanol eta Fusto-Sfuka bikoteak izango ditu aurrez aurre.

Larunbatean, Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia taldeek errugbiko liga finala jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan, Valladoliden. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du partida, eta Jon Ander Gorospe eta Iñaki Laskurain izango dira berriemaile. Norgehiagokaren aurretik, arratsaldeko 17:30ean, Ampo Ordizia, Kopako txapeldun erreportajea eskainiko da, euskal taldeak Cetransa El Salvador taldearen kontra Palentzian lortutako garaipena gogoratuz.Italiako Giroa eta bigarren mailako futbolaErrugbi finalaren partidaren ostean, bigarren mailako futbolaren txanda izango da ETB-1en. Numantzia eta Deportivoren arteko partida eskainiko da, Ander Txintxurreta eta Naxari Altunaren komentarioekin, 20:00etan.Horrez gain, Euskal Telebistako kamerek, egunero bezala, Italiako Giroarekin bat egingo dute, 14:30etatik aurrera ETBK Sat-en eta 14:45etik aurrera ETB-1en, zuzenean. Larunbatean, zazpigarren etapari aurre egin beharko diote txirrindulariek: 205 kilometroko ibilbidea da, Recanto eta Rocca di Cambio herrien artekoa. Betiko legez, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagak emango dute etaparen berri ETB-1en.Pala eta eskubaloia, ETBK Sat-enBestalde, ETBK Sat kateak Bera Bera eta Murtzia taldeen arteko eskubaloi partida eskainiko du Donostiatik zuzenean. Iñigo Aiestaran eta Jose Inazio Altube izango dira emanaldiaren arduradunak arratsaldeko 19:00etan hasita.Amaitzeko, bezperan Bilbon jokatutako binakako pala partida eskainiko da gaueko 22:30ean. Norgehiagokak Urkijo-Imanol eta Fusto-Sfuka bikoteak izango ditu aurrez aurre.