Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

10. etapa

Biniam Girmayk irabazi du 10. etapa Van der Poel gaindituta

I. G. | EITB MEDIA

Sailkapen nagusian Juanpe Lopezek maglia arrosa mantendu du, Joao Almeida portugaldarraren eta Romain Bardet frantziarraren aurretik.

  • Biniam Girmay garaipena ospatzen

    Biniam Girmay garaipena ospatzen. irudia: EFE

Biniam Girmay (Intermarché) eritrearrak irabazi du Italiako Giroko hamargarren etapa, Pescara eta Jesi artean (196 km). Juan Pedro Lopez (Trek) espainiarrak maglia arrosa mantendu du.

Girmayk (22 urte), Van der Poelekin lehia ikusgarrian, besoak altxatu ditu 4:32:07ko denborarekin eta hirugarren postua Vincenzo Albanese (Eolo Kometa) italiarrarentzat izan da.

Bais, De Marchi eta Naesen txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. Etaparen lehen txanpan aurrera egiten utzi die tropelak eta 6 minutu eta 20 segundoko abantaila izan dute. Hala ere, Van der Poelen Alpecin Fenix taldea lanean jarri da tropelean Ewanen Lotto Soudal eta Girmayren Intermarche taldeekin batera.

De Marchik atzean utzi ditu ihesaldiko bi kideak helmugarako 34 kilometro falta zirenean. Tropelak amaierarako 24 kilometro falta zirenean harrapatu ditu Bais eta Naesen. Lau kilometro beranduago, amore eman du De Marchik. Azken kilometroetan erasoak izan dira tropelean, baina txirrindulari batek ere ez du lortu alde egitea. Irabazlea esprintean erabaki da; Girmayk ondo eutsi dio Van der Poeli, eta garaipen historikoa erdietsi du.

Sailkapen nagusian Juanpe Lopez da nagusi, Joao Almeida portugaldarraren eta Romain Bardet frantziarraren aurretik, 12 eta 14 segundora, hurrenez hurren.

Asteazken honetan hamaikagarren etapak Santarcangelo di Romagnatik Reggio Emiliara eramango du 203 kilometroko ibilbidea.

10. ETAPA:

Etapako sailkapena:

1 - GIRMAY Biniam Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 4:32:07

2 - VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix m.t.

3 - ALBANESE Vincenzo EOLO-Kometa m.t.

4 - KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe m.t.

5 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers m.t.

6 - BOUWMAN Koen Jumbo-Visma m.t.

7 - BARDET Romain Team DSM m.t.

8 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious m.t.

9 - ALMEIDA João UAE Team Emirates m.t.

10 - SCHMID Mauro Quick-Step Alpha Vinyl Team m.t.

 

Sailkapen nagusia:

1 - LOPEZ Juan Pedro (Trek) 42:24:08

2 - ALMEIDA João (UAE) +0:12

3 - BARDET Romain (DSM) +0:14

4 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:15

5 - HINDLEY Jai (BORA) +0:20

6 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:28

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:29

8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +0:54

9 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +1:09

10 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:22