Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

19. etapa

Kreuzigerrek irabazi du etapa, eta 'Purito'k lider jarraitzen du

Erredakzioa

Txirrindulari txekiarra izan da onena Alpe di Pampeagoko igoeran. Hesjedal bigarren izan da, eta Garminekoak 12 segundo atera dizkio Joaquim Rodriguezi.

04:14
Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du

Roman Kreuzigerrek (Astana) irabazi du 2012ko Giroko 19. etapa (Treviso-Alpe di Pampeago, 198 kilometro), eta Joaquim Rodriguezek lidergoa mantentzea lortu du. Hala ere, Ryder Hesjedal (Garmin) kanadarrak 12 segundo jan dizkio sailkapen nagusian.

Astana taldeko liderrak bakar-bakarrik zeharkatu du helmuga eta 19 segundora Hesjedal iritsi da. Hirugarren, Joaquim ‘Purito’ Rodriguez izan da, 31 segundora, eta laugarren Michele Scarponi, Lampre taldeko liderra, 34 segundora. Domenico Pozzovivo (Colnago) italiarra bosgarren izan da 42 segundora, eta Mikel Nieve euskalduna zortzigarren minutu bat eta 16 segundora.

Sailkapen orokorrean, Puritok ‘maglia’ arrosarekin jarraitzen du, eta bihar 18 segundoko abantailarekin ekingo dio Giroko etapa nagusiari. Caldes Val di Sole eta Passo Stelvio arteko ibilbidean, bost mendate gainditu beharko ditu tropelak: Passo Tonale, Aprica, Teglio, Mortirolo eta Stelvio.

19. etapa:

1. Roman Kreuziger (Astana) 6:18:02
2. Rydes Hesjedal (Garmin-Barracuda) + 19
3. Joaquim Rodriguez (Katusha) + 32
4. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 34
5. Domenico Pozzovivo (Colnago CSF Bardini) + 42
6. Ivan Basso (Liquigas-Cannondale) + 54
7. Rigoberto Uran (Sky) + 56
8. Mikel Nieve (Euskaltel-Euskadi) + 1:16
9. Stefano Pirazzi (Colnago CSF Bardini) + 1:22
10. John Gadret (Ag2r) + 1:23
11 DE GENDT Thomas BEL VCD + 1:34
12 CUNEGO Damiano ITA LAM + 1:34
13 HENAO MONTOYA Sergio Luis COL SKY + 1:37
14 CASAR Sandy FRA FDJ + 1:41
15 CATALDO Dario ITA OPQ + 1:52


Sailkapen orokorra:

1 RODRIGUEZ OLIVER Joaquin KAT 84:06:13
2 HESJEDAL Ryder GRM 0:17
3 SCARPONI Michele LAM 1:39
4 BASSO Ivan LIQ 1:45
5 URAN URAN Rigoberto SKY 3:21
6 POZZOVIVO Domenico COG 3:30
7 GADRET John ALM 5:36
8 DE GENDT Thomas VCD 5:40
9 HENAO MONTOYA Sergio Luis SKY 5:47
10 CUNEGO Damiano LAM 6:09
12 CATALDO Dario ITA OPQ 84:12:32 6:19
13 NIEVE ITURALDE Mikel ESP EUS 84:12:41 6:28
14 MORENO FERNANDEZ Daniel ESP KAT 84:12:54 6:41
15 BRAMBILLA Gianluca ITA COG 84:14:31 8:18