Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Azken etapa

2023ko Italiako Giroa Erromako Koliseoan amaituko da

EITB Media

Italiako lasterketaren azken etapa Erroman jokatuko da maiatzaren 28an. Ibilbidea hiriko gune ospetsuenetatik pasako da.

  • Italiako Giroa 2023

    2023ko Italiako Giroko azken etaparen aurkezpeneko irudia. Argazkia: EFE

2023ko Italiako Giroa Erromako Koliseoan amaituko da maiatzaren 28an. Aurtengo edizioko azken etapak 135 kilometroko ibilbidea izango du, eta txirrindulariak Italiako hiriburuko gune ezagunenetatik pasako dira.

Giroari amaiera emango dion etapa Italiako Zibilizazioaren Jauregian hasiko da, eta handik joan-etorria egingo dute txirrindulariek hiriko itsasaldetik. Amaitzeko, hirigune historikoa zeharkatuko duen zirkuituari bost itzuli emango dizkio tropelak.

Besteak beste, txirrindulariak toki hauexetatik pasako dira: Sant'Angelo Gaztelua, Koliseoa, Zirku Nagusia, Karakalaren bainu-etxeak, Navona eta Herriaren plazak, Vatikano Hiriko San Pedro plaza eta Erromako Foroa.