Italiako Giroa
Maiatzaren 9tik ekainaren 1era
2025eko Italiako Giroko etapa guztien profilak eta ibilbideak
EITB MEDIA
108. Italiako Giroa maiatzaren 9etik ekainaren 1era bitartean jokatuko dute, eta Durresen hasiko da, Albanian eta Erroman amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
-
20. etapan, aurtengo Coppi Gaina igoko dute, Colle delle Finestre. Argazkia: Italiako Giroa.
2025eko Italiako Giroa maiatzaren 9an hasiko da, ostiralez, Durresen, Albanian, eta ekainaren 1ean izango du amaiera, igandez, Erroman. Lasterketa, Albanian eta Italian ez ezik, Eslovenian ere izango da, eta txirrindulariek 21 etapa egin beharko dituzte; zaleek zuzenean ikusi ahalko dituzte etapa horiek, EITBk emango baititu, eitb.eus-en eta ETBren bidez.
Hona hemen 108. Italiako Giroko etapa guztiak:
1. etapa, maiatzak 9, ostirala: Durres-Tirana (160 kilometro)
Etapa 13:00etan izango da ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (maiatzak 9, ostirala)
Ibilbidea: Durres-Tirana
Distantzia: 160 km
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 17:03 (45 km/h) | 17:14 (43 km/h) | 17:25 (41 km/h)
Mendiko saria: Gracen (2. maila), 81,5. kilometroan; Surrel (3. maila), 126,5. kilometroan, eta 148,7. kilometroan
2. etapa, maiatzak 10, larunbata: Tirana-Tirana (13,7 kilometro, banakako erlojupekoa)
Ikusi 13:20tik aurrera eitb.eus-en, eta 15:00etatik aurrera ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 2. etapa (maiatzak 10, larunbata)
Ibilbidea: Tirana-Tirana
Distantzia: 13,7 km, banakako erlojupekoa
Hasiera-ordua: lehen txirrindularia, 13:55ean; azkena, 16:59an
Amaiera-ordua: lehen txirrindularia, 14:12an; azkena, 17:14an
Mendiko saria: Sauk (4. maila), 8,0. kilometroan
3. etapa, maiatzak 11, igandea: Vlore-Vlore (160 kilometro)
eitb.eus-en, 13:05ean ikusgai; ETB1en, 15:00etan.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (maiatzak 11, igandea)
Ibilbidea: Vlore-Vlore
Distantzia: 160 km
Hasiera-ordua: 13:15
Amaiera-ordua: 17:02 (44 km/h) | 17:14 (42 km/h) | 17:26 (40 km/h)
Mendiko saria: Shakelles (4. maila), 65,4. kilometroan; Qafa e Llogarase (2. maila), 121,6. kilometroan
4. etapa, maiatzak 13, asteartea: Alberobello (Pietramadre)-Lecce (189 kilometro)
Emanaldia 12:45ean hasiko da eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 4. etapa (maiatzak 13, asteartea)
Ibilbidea: Alberobello (Pietramadre)-Lecce
Distantzia: 189 km
Hasiera-ordua: 12:55
Amaiera-ordua: 17:01 (48 km/h) | 17:12 (46 km/h) | 17:23 (44 km/h)
Mendiko saria: Putignano (4. maila), 16,6. kilometroan
5. etapa, maiatzak 14, asteazkena: Ceglie Messapica-Matera (151 kilometro)
Jarraitu etapa, zuzenean, 13:25etik eitb.eus-en, eta 15:00etatik aurrera ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 5. etapa (maiatzak 14, asteazkena)
Ibilbidea: Ceglie Messapica-Matera
Distantzia: 151 km
Hasiera-ordua: 13:35
Amaiera-ordua: 17:03 (47 km/h) | 17:12 (45 km/h) | 17:21 (43 km/h)
Mendiko saria: Montescaglioso (4. maila), 123. kilometroan
6. etapa, maiatzak 15, osteguna: Potenza-Napoli (227 kilometro)
EITB 11:20an hasiko da ematen etapa, eitb.eus-en bidez, eta 15:00etan ETB1en bidez ere bai.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6. etapa (maiatzak 15, osteguna)
Ibilbidea: Potenza-Napoli
Distantzia: 227 km
Hasiera-ordua: 11:30
Amaiera-ordua: 17:03 (44 km/h) | 17:12 (42 km/h) | 17:21 (40 km/h)
Mendiko saria: Valico di Monte Correozzo (2. maila), 56,6. kilometroan; Monteforte Irpino (3. maila), 145,1. kilometroan
7. etapa, maiatzak 16, ostirala: Castel di Sangro-Tagliacozzo (168 kilometro)
12:40an, eitb.eus-en; 14:00etan, ETB4n; eta 15:00etan, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 7. etapa (maiatzak 16, ostirala)
Ibilbidea: Castel di Sangro-Tagliacozzo
Distantzia: 168 km
Hasiera-ordua: 12:50
Amaiera-ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h)
Mendiko saria: Roccaraso (3. maila), 7,4. kilometroan; Monte Urano (2. maila), 70. kilometroan; Vallo della Forcella (2. maila), 104,5. kilometroan; Tagliacozzo (1. maila), 168. kilometroan
8. etapa, maiatzak 17, larunbata: Giulianova-Castelraimondo (197 kilometro)
Ikusi etapa, zuzenean, 12:05etik aurrera eitb.eus-en, 14:00etatik ETB4n, eta 15:00etatik ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 17, larunbata)
Ibilbidea: Giulianova-Castelraimondo
Distantzia: 197 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h)
Mendiko saria: Croce di Casale (3. maila), 60,9. kilometroan; Sassotetto (1. maila), 104,9. kilometroan; Montelago (3. maila), 152,1. kilometroan; Gaglioie (4. maila), 190,5. kilometroan
9. etapa, maiatzak 18, igandea: Gubbio-Siena (181 kilometro)
Zuzenean ikusgai 12:50ean eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 9. etapa (maiatzak 18, asteartea)
Ibilbidea: Gubbio-Siena
Distantzia: 181 km
Hasiera-ordua: 13:00
Amaiera-ordua: 17:00 (46 km/h) | 17:12 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h)
Mendiko saria: La Cima (3. maila), 62,4. kilometroan; San Martino in Grania (4. maila), 147. kilometroan
10. etapa, maiatzak 20, asteartea: Lucca-Pisa (28,6 kilometro, banakako erlojupekoa)
13:15ean, eitb.eus-en, zuzenean; eta 15:00etan, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 10. etapa (maiatzak 20, asteartea)
Ibilbidea: Lucca-Pisa
Distantzia: 28,6 km, banakako erlojupekoa
Hasiera-ordua: lehen txirrindularia, 13:15ean; azkena, 16:43an
Amaiera-ordua: lehen txirrindularia, 13:49an; azkena, 17:14an
Mendiko saria: ez dago
11. etapa, maiatzak 21, asteazkena: Viareggio-Castelnovo ne' Monti (186 kilometro)
11:55ean, jarraitu eitb.eus-en, 14:00etan, ETB4n, eta 15:00etan, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (maiatzak 21, asteazkena)
Ibilbidea: Viareggio-Castelnovo ne' Monti
Distantzia: 186 km
Hasiera-ordua: 12:05
Amaiera-ordua: 16:57 (40 km/h) | 17:14 (38 km/h) | 17:33 (36 km/h)
Mendiko saria: Alpe San Pellegrino (1. maila), 93,6. kilometroan; Toano (2. maila), 146,9. kilometroan; Pietra di Biamantova (2. maila), 181,1. kilometroan
12. etapa, maiatzak 22, osteguna: Modena-Viadana (Oglio-Po) (172 kilometro)
13:10ean, jarraitu zuzenean eitb.eus-en; eta 15:00etan, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 12. etapa (maiatzak 22, osteguna)
Ibilbidea: Modena-Viadana
Distantzia: 172 km
Hasiera-ordua: 13:15
Amaiera-ordua: 17:04 (47 km/h) | 17:15 (45 km/h) | 17:26 (43 km/h)
Mendiko saria: Balso (3. maila), 40,5. kilometroan; Borsea (3. maila), 96,1. kilometroan
13. etapa, maiatzak 23, ostirala: Rovigo-Vicenza (180 kilometro)
eitb.eus-en, 12:45ean; eta ETB1en, 15:00etan.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 13. etapa (maiatzak 23, ostirala)
Ibilbidea: Rovigo-Vicenza
Distantzia: 180 km
Hasiera-ordua: 12:55
Amaiera-ordua: 16:59 (46 km/h) | 17:11 (44 km/h) | 17:23 (42 km/h)
Mendiko saria: Passo Roverello (4. maila), 31,5. kilometroan; San Giovanni in Monte (4. maila), 135,1. kilometroan; Vicenza (4. maila), 159,7. kilometroan; Vicenza (4. maila), 180. kilometroan
14. etapa, maiatzak 24, larunbata: Treviso-Nova Gorica (195 kilometro)
Zuzenean, ikusgai, 12:50etik aurrera, eitb.eus-en, eta, 15:00etatik, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 14. etapa (maiatzak 24, larunbata)
Ibilbidea: Treviso-Nova Gorica
Distantzia: 195 km
Hasiera-ordua: 12:46
Amaiera-ordua: 17:03 (47 km/h) | 17:16 (45 km/h) | 17:27 (43 km/h)
Mendiko saria: Gonlaoe San Martino (4. maila), 167,1. kilometroan; Saver (4. maila), 173,8. kilometroan
15. etapa, maiatzak 25, igandea: Fiume Veneto-Asiago (219 kilometro)
Jarraitu etapa ordutegi hauetan: 11:15ean, eitb.eus-en; 14:00etan, ETB4n; eta 15:00etan, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 15. etapa (maiatzak 25, igandea)
Ibilbidea: Fiume Veneto-Asiago
Distantzia: 219 km
Hasiera-ordua: 11:25
Amaiera-ordua: 16:53 (41 km/h) | 17:12 (39 km/h) | 17:32 (37 km/h)
Mendiko saria: Muro di Ca' del Poggio (4. maila), 44,7. kilometroan; Monte Grappa (1. maila), 128,8. kilometroan; Dori (2. maila), 191,6. kilometroan.
16. etapa, maiatzak 27, asteartea: Piazzola sul Brenta-San Valentino (Brentonico) (203 kilometro)
eitb.eus-en, 11:15ean ikusgai; ETB4n, 14:00etan; eta ETB1en, 15:00etan.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 16. etapa (maiatzak 27, asteartea)
Ibilbidea: Piazzola Sur Brenta-San Valentino
Distantzia: 203 km
Hasiera-ordua: 11:20
Amaiera-ordua: 16:53 (38 km/h) | 17:14 (36 km/h) | 17:37 (34 km/h)
Mendiko saria: Carbonare (2. maila), 75,3. kilometroan; Candrial (1. maila), 114,9. kilometroan; Santa Barbara (1. maila), 168,4. kilometroan; San Valentino (1. maila), 203. kilometroan
17. etapa, maiatzak 28, asteazkena: San Michele all'Adige (Fondazione Edmund Mach)-Bormio (155 kilometro)
Ikusi, eitb.eus-en, 12:40tik, eta, ETB1en, 15:00etatik.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 17. etapa (maiatzak 28, asteazkena)
Ibilbidea: San Michele all'Adige-Bormio
Distantzia: 155 km
Hasiera-ordua: 12:50
Amaiera-ordua: 16:57 (39 km/h) | 17:12 (37 km/h) | 17:28 (35 km/h)
Mendiko saria: Passo del Tonale (2. maila), 69,6. kilometroan; Passo del Mortirolo (1. maila), 107,2. kilometroan; Le Motte (3. maila), 146,1. kilometroan
18. etapa, maiatzak 29, osteguna: Morbegno-Cesano Maderno (144 kilometro)

2025eko Italiako Giroaren 18. etapako profila. Irudia: Italiako Giroa.
Zuzenean, 13:40an, eitb.eus-en; eta 15:00etan, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 18. etapa (maiatzak 29, osteguna)
Ibilbidea: Morbegno-Cesaro Maderno
Distantzia: 144 km
Hasiera-ordua: 13:50
Amaiera-ordua: 17:03 (47 km/h) | 17:12 (45 km/h) | 17:21 (43 km/h)
Mendiko saria: Parlasco (2. maila), 37,7. kilometroan; Colle Ballaio (3. maila), 54,5. kilometroan; Ravellino (3. maila), 78. kilometroan
19. etapa, maiatzak 30, ostirala: Biella-Champoluc (166 kilometro)

2025eko Italiako Giroaren 19. etapako profila. Irudia: Italiako Giroa.
Jarraitu 12:10ean eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 19. etapa (maiatzak 30, ostirala)
Ibilbidea: Biella-Champoluc
Distantzia: 166 km
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera ordua: 16:57 (37 km/h) | 17:15 (35 km/h) | 17:34 (33 km/h)
Mendiko saria: Croce Serra (3. maila), 15,1. kilometroan; Col Tzecore (1. maila), 67. kilometroan; Col Saint-Pantaleon (1. maila), 109.3. kilometroan; Col de Joux (1. maila), 145,4. kilometroan; Antagnod (2. maila), 161. kilometroan
20. etapa, maiatzak 31, larunbata: Verres-Sestriere (Vialattea) (205 kilometro)
10:40tik aurrera, zuzenean, eitb.eus-en; 14:00etatik aurrera, ETB4n; eta 15:00etatik, ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 20. etapa (maiatzak 31, larunbata)
Ibilbidea: Verres-Sestriere
Distantzia: 205 km
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera ordua: 16:57 (40 km/h) | 17:15 (38 km/h) | 17:34 (36 km/h)
Mendiko saria: Corio (4. maila), 69,2. kilometroan; Colle del Lys (2. maila), 115,7. kilometroan; Colle delle Finestre (Coppi Gaina), 177,5. kilometroan; Sestriere (3. maila), 205. kilometroan
21. etapa, ekainak 1, igandea: Erroma-Erroma (143 kilometro)
15:00etan hasiko da emanaldia, eitb.eus-en eta ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 21. etapa (ekainak 1, igandea)
Ibilbidea: Erroma-Erroma
Distantzia: 143 km
Hasiera-ordua: 16:06
Amaiera ordua: 18:38 (45 km/h) | 18:46 (43 km/h) | 18:54 (41 km/h)
Mendiko saria: ez dago