Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Podiuma du helburu

Mikel Landa, Italiako Giroan Soudal Quick-Stepen taldeburu

EITB Media

Arabarra izango da taldearen liderra maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko den lasterketan. Giroa sailkapen nagusiko lehen hiru onenen artean amaitzea du helburu.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa, Soudal Quick-Step taldeko txirrindularia. Argazkia: EFE

Mikel Landa izango da Soudal Quick-Stepen taldeburua 2025eko Italiako Giroan. Lasterketa maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko da. Etapa guztiak zuzenean ikusteko aukera izango duzu eitb.eus-en eta Euskal Telebistan (ETB).

Landa izango da taldeko liderra. Arabarrak Giroa sailkapen nagusiko lehen hiru postuetan amaitu nahi du; hau da, podiumean bukatzea du helburu. Guztira. Bere kirol ibilbidean hiru etapa garaipen lortu ditu Giroan, eta mendiko maillota ere bereganatu zuen 2017an. Hala ere, inoiz ez du lasterketa podiumean amaitu, eta har hori bete nahi du.

Landari honako zazpi txirrindulari hauexek lagunduko diote Giroan: Mattia Cattaneo, Josef Cerny, Gianmarco Garofoli, Ethan Hayter, James Knox, Luke Lamperti eta Paul Magnier.