Italiako Giroa
1. etapa
Pedersen danimarkarra da Giroko lehen liderra, eta Landak eroriko gogorra izan du
EITB MEDIA
Pedersen 3:36:24ko denborarekin helmugaratu da, Van Aertek (bigarren) eta Orluis Aularrek (hirugarren) egin duten denbora berarekin. Bestalde, Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra erori egin da etapako azken metroetan, eta ospitalera eraman behar izan dute.
-
Pedersen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.
Mads Pedersen (Lidl-Trek) danimarkarrak irabazi du ostiral honetan Italiako Giroaren 108. edizioari hasiera eman dion etapa, Wout van Aert (Visma) belgikarra gutxigatik gaindituta. Durres eta Tirana arteko etapa jokatu dute, 160 kilometroko ibilbidea izan du.
Pedersen 3:36:24ko denborarekin helmugaratu da, Van Aertek (bigarren) eta Orluis Aularrek (hirugarren) egin duten denbora berarekin. Bestalde, Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarrak eroriko gogorra izan du azken 5 kilometroetan, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Tiranara iristean, benetako borroka hasi da lehen maglia arrosa lortzeko. Surrelgo birritan igota, Sylvain Moniquet belgikarra izan da mendiko lehen liderra.
Lidl eta Visma taldeek erritmo gogorra jarri dute, eta esprinter batzuek nabaritu egin dute. Vismak hartu du agintea jaitsieran, eta Lidlek erritmoa bizitu du bigarren igoeran, Carlos Verona buru zuela.
Aldapa horietan, asko atzean geratu dira, baina faboritoek aurrean jarraitu dute, Roglic, Ayuso, Van Aert, Bernal, Carapaz eta Pello Bilbao, besteak beste. Ciccone italiarra aurretik igaro da.
Lidlek tropelaren zati handi bat ito du, eta 45 txirrindulariko taldea geratu da aurrean.
Batzuek erorikoan izan dute arriskua. Mikel Landa helmugatik 5 kilometrora erori da, eta errepidetik kanpo geratu da. Arabarrak agur esan dio Giroari, Soudal Quick Step lider gabe utzita. Jay Vine australiarra ere erori da.
Lidl taldeko hautagaia Pedersen zen, eta danimarkarrak ez du hutsik egin, eta Van Aert garaitu du azken esprintean, gutxigatik. Horrela, Pedersenek lehen aldiz jantzi du liderraren elastikoa.
1. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) 3:36:24
2.- VAN AERT Wout (Visma) d. b.
3.- AULAR Orluis (Movistar) d. b.
4.- BUSATTO Francesco (Intermarché) d. b.
5.- PIDCOCK Thomas (Q36.5) d. b.
6.- ULISSI Diego (Astana) d. b.
7.- CARAPAZ Richard (EF) d. b.
8.- POOLE Max (Picnic) d. b.
9.- CONCI Nicola (Astana) d. b.
10.- PIGANZOLI Davide (Polti) d. b.