Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Maiatzak 16, ostirala

2025eko Italiako Giroko 7. etaparen profila: Castel di Sangro-Tagliacozzo (168 km)

EITB MEDIA

Zazpigarren etapa menditsua izango da. Txirrindulariek 4 mendate gainditu beharko dituzte: 3. mailako bat, 2. mailako bi eta 1. mailako bat. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n 14:00etatik aurrera, eta ETB1en 15:05ean hasita.

  • 2025eko Italiako Giroko 7. etapako profila

    2025eko Italiako Giroko 7. etapako profila. Irudia: Giro de Italia

Maiatzaren 16an, ostiralean, jokatuko da 2025eko Italiako Giroko 7. etapa, Castel di Sangro eta Tagliacozzo artekoa, eta 168 kilometroko ibilbidea izango du. Lau mendate izango ditu: 3. mailako bat, 2. mailako bi eta 1. mailako bat.

Tropela Apeninoetan sartuko da. Eguneko mendateen artean, Uranoko (2. mailakoa) igoera nabarmendu behar da; igoera laburra da, baina % 14rainoko maldak ditu.

Azken txanpan, txirrindulariek Tagliacozzo 1. mailako mendatea igo beharko dute. 11,9 kilometroko igoera honek % 13rainoko maldak ditu, eta, gainera, azken 200 metroak galtzada-harrizko tarte estu batean egingo dituzte.

Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n, 14:00etatik aurrera, eta ETB1en, 15:05etik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 7. etapako profila. Irudia: Giro de Italia

Italiako Giroko 7. etapako profila. Irudia: Italiako Giroa

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 7. etapa (maiatzak 16, ostirala)

Ibilbidea: Castel di Sangro-Tagliacozzo

Distantzia: 168 km

Hasiera-ordua: 12:50

Amaiera ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h)

Mendiko saria: Roccaraso (3. maila), 7,4. kilometroan; Monte Urano (2. maila), 70. kilometroan; Vallo della Forcella (2. maila), 104,5. kilometroan; Tagliacozzo (1. maila), 168. kilometroan.