Italiako Giroa
Maiatzak 18, igandea
2025eko Italiako Giroko 9. etaparen profila: Gubbio-Siena (181 km)
EITB MEDIA
Maiatzaren 18ko etapak ibilbide gorabeheratsua izango du. Guztira, lur-bidezko 29 kilometro izango ditu. Azken txanpan igoera txiki, baina gogorrak gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en 14:00etatk aurrera eta ETB1en 15:05ean hasita.
-
Italiako Giroko 9. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa
Maiatzaren 18an, igandean, 2025eko Italiako Giroko 9. etapa jokatuko da Gubbio eta Siena artean. Etapak 181 kilometroko ibilbidea izango du, lur-bidezko 29 kilometrorekin.
Lurrezko bideek urduritasuna sor dezakete tropelean, eta, ondorioz, garaipena lortzeko faborito nagusiek adi egon beharko dute aurkari zuzenekiko denborarik ez galtzeko.
Amaierarako bi kilometro falta direnean txirrindulariek Esterna di Fontebranda bidea hartuko dute, % 9rainoko maldak dituen aldapa. Helmugatik 900 metrora, Porta di Fontebranda ageri da eta ziklistak galtzada-harrizko zati batean sartuko dira.
Helmugarako 500 metrora, batez beste % 10 baino gehiago duen igoera gainditu beharko dute, zati batzuetan % 16ko maldak dituena. Azken zatia jaitsieran da, eta amaierako 150 metroak lauak dira.
Etapa zuzenean jartraitu ahalko duzu eitb.eus-en 14:00etan, eta ETB1en 15:05etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 9. etapa (maiatzak 18, asteartea)
Ibilbidea: Gubbio-Siena
Distantzia: 181 km
Hasiera-ordua: 13:00
Amaiera ordua: 17:00 (46 km/h) | 17:12 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h)
Mendiko saria: La Cima (3. maila), 62,4. kilometroan; San Martino in Grania (4. maila), 147. kilometroan.