Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Maiatzak 20, asteartea

2025eko Italiako Giroko 10. etaparen profila: Lucca-Pisa (28,6 km)

EITB MEDIA

Maiatzaren 20ko etapa banakako erlojupekoa izango da. Ibilbide laua izango du, espezialistentzat aproposa. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en 13:15ean eta ETB1en 15:15etik aurrera.

  • Italiako Giroko 10. etaparen profila

    Italiako Giroko 10. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa

Maiatzaren 20an, asteartean, 2025eko Italiako Giroko 10. etapa jokatuko da, Lucca eta Pisa artean. Banakako erlojupekoa izango da, 28,6 kilometroko ibilbidearekin.

Etapa laua izango da, espezialistentzat aproposa. Giroa irabazteko faboritoen artean alde nabarmenak sortu daitezke. Ibilbidearen amaiera kurbaz beteta dago.

Etapa zuzenean jartraitu ahalko duzu eitb.eus-en 13:15ean, eta ETB1en 15:15etik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 10. etaparen profila. Argazkia: Giro de Italia

Italiako Giroko 10. etaparen profila. Argazkia: Giro de Italia

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 10. etapa (maiatzak 20, asteartea)

Ibilbidea: Lucca-Pisa

Distantzia: 28,6 km, banakako erlojupekoa

Hasiera-ordua: lehen txirrindularia, 13:15ean; azkena, 16:43an

Amaiera ordua: lehen txirrindularia, 13:49an; azkena, 17:14an

Mendiko saria: ez dago.