Italiako Giroa
Maiatzak 21, asteazkena
2025eko Italiako Giroko 11. etaparen profila: Viareggio-Castelnovo ne'Monti (186 km)
EITB MEDIA
Maiatzaren 21eko etapak hiru mendate izango ditu: 1. mailako bat eta 2. mailako bi. Azken kilometroak goranzko joera du. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en 11:55ean hasita, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:15etik aurrera.
-
Italiako Giroko 11. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa
Maiatzaren 21ean, asteazkenean, 2025eko Italiako Giroko 11. etapa jokatuko da Viareggio eta Castelnovo ne' Monti artean. 186 kilometroko ibilbidean 1. mailako mendate bat eta 2. mailako bi mendate egongo dira.
Etapa bi zatitan banatzen da. Lehenengoak momentu oro gorako bidea du, Castelnuovo Garfagnanera iritsi arte; bigarrenak, helmugaraino doanak, igoera gogorrak eta jaitsiera luzeak ditu, bihurgune ugarirekin.
Lehenengo mendatea San Pellegrino in Alpe da, 1. mailakoa. Ehuneko 20 inguruko maldak ditu, eta 2025eko Giroko igoerarik gogorrena da. Beste mendateak Toano (2. maila) eta Pietra di Bismantova (2. maila) dira, azken hori Castelnovo ne' Montiko helmugatik 5 kilometrora dago.
Etapako azken kilometroak goranzko joera du.
Etapa zuzenean jartraitu ahalko duzu eitb.eus-en 11:55ean, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:15etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (maiatzak 21, asteazkena)
Ibilbidea: Viareggio-Castelnovo ne' Monti
Distantzia: 186 km
Hasiera-ordua: 12:05
Amaiera ordua: 16:57 (40 km/h) | 17:14 (38 km/h) | 17:33 (36 km/h)
Mendiko saria: Alpe San Pellegrino (1. maila), 93,6. kilometroan; Toano (2. maila), 146,9. kilometroan; Pietra di Biamantova, 181,1. kilometroan.