Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Maiatzak 27, asteartea

2025eko Italiako Giroko 16. etaparen profila: Piazzola Sul Brenta-San Valentino (203 km)

EITB MEDIA

Mendiko etapa handia, 2. mailako mendate batekin eta 1. mailako hiru mendaterekin. San Valentinoko 18,1 kilometroko igoerak emango dio amaiera egunari. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Italiako Giroko 16. etaparen profila

    Italiako Giroko 16. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa

Maiatzaren 27ean, asteartean, 2025eko Italiako Giroko 16. etapa jokatuko da Piazzola Sul Brenta eta San Valentino artean. 203 kilometroko ibilbidean lau mendate egongo dira: 2. mailako bat eta 1. mailako hiru.

Txirrindulariek Giroko azken atseden egunaren ostean ekingo diote etapa honi. Hasiera lauaren ondoren, eguneko lehen mendatea iritsiko da: Carbonare, 2. mailakoa. 12,9 kilometroko igoera da, % 4,6ko batez bestekoarekin, eta % 10eko maldak ditu tarterik gogorrenean.

Jaitsiera azkar baten ostean, txirrindulariek Candriai 1. mailako mendatearekin topo egingo dute: 10,1 kilometroko igoera da, % 7,6ko batez bestekoa duena. Tarte batzuetan % 13ko aldapak ditu.

156. kilometroan, helmugatik 47ra, Passo di Santa Barbararen txanda iritsiko da (1. mailakoa). 13 kilometro ditu, % 9ko batez bestekoarekin, eta zati gogorrenean % 14ko maldak ditu.

Etapa San Valentinoko igoerarekin amaituko da: 1. mailako mendatea, 18,1 kilometroko igoerarekin, eta % 6,1ko batez bestekoarekin. Azken hiru kilometroak dira gogorrenak, % 12ko aldapak baititu.

Etapa zuzenean jartraitu ahalko duzu eitb.eus-en 11:15ean, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

2025eko Giroko 16. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa

2025eko Giroko 16. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 16. etapa (maiatzak 27, asteartea)

Ibilbidea: Piazzola Sur Brenta-San Valentino

Distantzia: 203 km

Hasiera-ordua: 11:20

Amaiera ordua: 16:53 (38 km/h) | 17:14 (36 km/h) | 17:37 (34 km/h)

Mendiko saria: Carbonare (2. maila), 75,3. kilometroan; Candrial (1. maila), 114,9. kilometroan; Santa Barbara (1. maila), 168,4. kilometroan; San Valentino (1. maila), 203. kilometroan.